Categorías: albisteak-berriak

Kataluniak, Nafarroak eta Euskadik jardunaldi bikoitza egin dute migrazioaren arloko jardunbide egokiak partekatzeko

PRUEBA

Kataluniako, Euskadiko eta Nafarroako gobernuek bi topaketa-jardunaldi egin dituzte atzo eta gaur, migrazio-politikei heltzeko eta hiru autonomia-erkidegoetan garatzen ari diren baliabideak eta jarduerak, eta, bereziki, jardunbide egokiak, sarean jartzeko. Bilera horiek Bilbon eta Gasteizen egin dituzte.

Bileretan izan dira, besteak beste, David Moya Kataluniako Generalitateko Migracions, Refugi i Antiracisme ataleko zuzendari nagusia, Marisol de la Nava Nafarroako Foru Erkidegoko Migrazio Politiken zuzendari nagusia eta Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea.

Topaketa horiek hiru gobernuak garatzen ari diren jarduera batzuk zuzenean ezagutzeko balio izan dute. Horrela, Kataluniako gobernuak azaldu du nola egiten dituzten lanerako edo bizitzeko edo besteren konturako lanerako hasierako baimenak; Nafarroako gobernuak azaldu du diskriminazio-egoeren eta irisgarritasun-oztopoen aurrean ematen duten arreta integrala Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu publikoetatik: Harrera Zerbitzua eta Oinarrizko Orientazioa; eta Euskaditik azaldu da nazioarteko babeseko harrera-autonomiaren fasearen transferentzia, besteak beste.

Kataluniako eta Nafarroako ordezkaritzen bisitak Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait zerbitzu eta baliabide ezagutzera emateko ere balio izan du, besteak beste: Migraziorako Euskal Itun Soziala, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokia, Aholku-Sarea; Harreragune, Trapezistak edo Babes Komunitarioa.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldeak Mungiako Tallu Mendizale Kirol Klubeko mendiko larrialdi-lantegian parte hartu du

25_0773 Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldeak Mungiako Tallu Mendizale Kirol Klubeko mendiko larrialdi-lantegian…

21 horas hace

Bilboko bizilagun bati 5.000 euro inguruko iruzurra egitea eragotzi du Ertzaintzak

Bilboko Ertzain-etxeko Ondarearen Arloko Delitu Informatikoen Atalak 4.988,29 euroko iruzur bat blokeatu du. Iruzurgileek, telefono-dei…

2 días hace

Segurtasun Sailak omenaldia egin die 2024an erretiroa hartu zuten ertzainei

Iaz, guztira, Ertzaintzako 444 agente jubilatu ziren, 391 gizon eta 53 emakume. Segurtasun Sailak omenaldia…

2 días hace

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oiartzunen, Arditurri meatze-gunean, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

25_0770 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oiartzunen, Arditurri meatze-gunean, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko…

2 días hace

Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik

25_0769 Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute…

2 días hace

Ertzaintzak Bilbon adingabe bati egindako lapurreta argitu du

Ertzaintzak 14, 17 eta 18 urteko hiru gazte atxilotu ditu urrian Bilbon adingabe bati indarkeria…

2 días hace