PRUEBA
Waste Lab Bizkaian, zeina duela gutxi inauguratu baita, ‘Kantauri Itsasoko Ertzeko Hondakinak Kudeatzeko Enpresa Publikoen III. Topaketa’ egin da. Ekitaldi horretan sektoreko entitate nagusietako zuzendaritza- eta kudeaketa-taldeak bildu dira, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko birziklatzearen eta ekonomia zirkularraren arloko erronka komunei buruz.
Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Bizkaiko diputatu Arantza Atutxak inauguratu du jardunaldia, eta Sogamako (Galizia), Cogersako(Asturias), Mareko (Kantabria), GHKko (Gipuzkoa), Garbikereko (Bizkaia) eta GRHUSAko (Huesca) ordezkariek hartu dute parte. Huesca gonbidatu berezia da topaketaren hirugarren edizio honetan.
Ekitaldia bi jardunalditan egin da. Lehenengoan, entitate parte-hartzaileek beren egungo egoerak eta proiektuak aurkeztu zituzten, eta agentzia bakoitzaren eremu operatiboetara eta antolaketa-eremuetara bideratutako lan-mahaiak antolatu zituzten.
Bigarren jardunaldia gaur goizean izan da, eta bertako parte-hartzaileek berrikuntzarekin eta lankidetzarekin lotutako funtsezko gaiak jorratu dituzte. Aclima, Basque Environment Clusterreko enpresekin lankidetzan, entitateek zenbait erronka aztertu dituzte, hala nola errefusaren zatitik datozen bigarren mailako hondakinen balorizazio materiala eta gaikako bilketa optimizatzeko tresnen diseinua.
Topaketa honek indartu egiten du Kantauri itsasoko ertzeko hondakinak kudeatzen dituzten entitateen arteko lankidetza, baterako ikaskuntzarako eta berrikuntzarako gune bat finkatzen baitu, ekonomia zirkularraren printzipioekin bat egiten duen kudeaketa-eredu jasangarri baten alde.
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…