Categorías: albisteak-berriak

Basque Luxury Concierge: Bisitak jasotzen dituzten euskal enpresentzako zerbitzu berri bat

Edurne Mayoz turismoaren eta bere herrialdearen zale amorratua da; bereziki, bere jaioterriarena, Donostia. Lurraldean trebatua eta esperimentatua, ingurunearen ezagutza sakon bat dauka eta baita bisitatzen gaituzten pertsonen beharrizanei buruz. Edurnek ‘Basque Luxury Concierge’ sortu du, euskal enpresei arreta eta laguntza eskaintzeko, hauek bezeroen, hornitzaileen edo, oro har, konpromiso bisitak, jasotzen dituztenean.

Euskadik, duela urte batzuetatik hona, turismo eta kultura helmuga bikain gisa finkatu gaituzten datu bikainak erregistratzen ditu, eta enpresa munduak ere areagozen laguntzen dienak, izan ere, bisita ugari jasotzen dira arrazoi profesionalengatik, eta zalantzarik gabe, hauek  dira beti oso ondo zainduta egon behar dira.

Hala ere, arreta horrek ahalegin handia eskatzen die talde komertzial, administratibo edo zuzendariei, beren ohiko jardunarekin batera, visita hauek aparteko denbora eta energiak eskaintzera behartzen dituzte. Edurne Mayozek puntu horretan lagundu nahi du aparteko lan hori modu efizienteagoan eta eraginkorragoan kudeatzen. Basque Luxury Conciergek ‘atezaintza profesionaleko’ zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu, Euskadin eta bere ingurunean (Nafarroan, Errioxan eta Iparralden).

Horretarako, kontaktu sare zabala du, gomendioak, antolaketa eta laguntza errazten duena jarduera eta esperientzietan. ‘Basque Luxury Concierge’ gai da enpresei sor dakizkiekeen bisitei eta konpromisoei harridura, atsegintasuna, emozio eta oroitzapen onak sortzeko, agenda bakoitza zehatz-mehatz kudeatuz eta balio erantsia emanez, eskaerarik zorrotzenak eta berezienak ere egin ahal izateko.

Eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk hauek dira:

  • Lekualdatzeak, garraio publiko eta pribatuak, jet, helikopteroa… kudeaketa.
  • Egonaldiak hotel eta ostatu berezietan.
  • Tourrak eta jarduera pertsonalizagarriak, tematikoak, kulturalak.
  • Esperientzia gastronomikoak, erreserbak lortzen zailak diren jatetxeetan…
  • Agendak, bilerak, aurkezpenak, ekitaldiak… kudeaketa.

Bezero bakoitza berezi da, eta euskal enpresek mundu osoan dituzte bezeroak; Edurne Mayozek eta bere taldeak ondo dakite helburuak nola lerrokatu eta haiei nola erantzun ezaugarrien, kulturaren eta jatorriaren arabera.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

13 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

16 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

1 día hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

2 días hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

2 días hace