Categorías: albisteak-berriak

Euskal enpresak dagoeneko has daitezke tramitatzen Gauzatu Industria, Indartu eta Deskarbonizazio Industriala programetako laguntzak

Euskal enpresek dagoeneko eska ditzakete SPRI Taldeak (enpresen garapenerako agentzia) kudeatzen dituen Gauzatu Industria, Indartu eta Deskarbonizazio Industriala programetako (Eusko Jaurlaritza) inbertsioetarako laguntzak. Tramite hori eginez gero, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartu ahal izango dira programa bakoitzaren deialdia baino lehen abiarazitako inbertsioak.

Baldin eta aurre-eskaera aurkezten bada inbertsioak hasi baino lehen, enpresek diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzte aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak.

Kasuan kasuko deialdietarako dokumentazioa aurkeztean, agirien artean sartu beharko dira aurre-eskaera eta bere sarrera-erregistroa.

Gauzatu Industria

Gauzatu Industria programaren helburua da oinarri teknologikoa duten edota berritzaileak diren ETEak sortzen eta garatzen laguntzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortuko duten inbertsioak babestea. Oinarri teknologikodun edo berritzaile gisa sailkatutako ETEentzako aurrerakin itzulgarriak dira, enplegua sortuko duten aktiboetan inbertitzeko emango direnak.

Aurreskaerak aurkezteko: https://app7.spri.net/gauzatu/.

Indartu

Indartu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen dizkie enpresei (handiak eta ETEak), inbertsioak egin ditzaten Euskal Autonomi Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten eremu eta udalerrietako aktiboetan.

Aurreskaerak aurkezteko: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/indartu-2025-programaren-aurretiko-eskabidea/web01-tramite/eu/.

Deskarbonizazio Industriala

Deskarbonizazio Industriala/a> Euskadiko industrian negutegi-efektuko gasen isurpenak gutxitzea eragiten duten produkzio-prozesuak hobetzen laguntzen du.

Aurreskaerak aurkezteko: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/deskarbonizazio-industrialeko-programarako-aurreeskaerak-2025ko-deialdia/web01-tramite/eu/.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

19 minutos hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

6 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

6 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

6 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

1 día hace