Categorías: albisteak-berriak

Barakaldok hiru proiektu aurkeztu ditu EGEF laguntzetara, Burtzena, Zubileta eta Kastrexana berroneratzen jarraitzeko

Barakaldoko Udalak auzoen garapenaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Eta apustu horretan beste erakunde batzuetatik etor daitekeen finantzaketa-aukera bat bera ere ez galtzea proposatu da, Udalari birgaitze-prozesuak finantzatzen lagunduz. Kasu honetan, gaur goizean bertan, Gobernu Batzordean onartu da Eskualde Garapeneko Europako Funtsetara (EGEF) «Barakaldo Avanza» proiektua aurkeztea. Proiektu hori Burtzeña, Zubileta eta Kastrexana ingurura mugatzen da, hiri-garapen iraunkorra sustatzeko, hiru ikuspegitatik abiatuta: ingurumena, ekonomia eta gizartea. Barakaldoko Hiri Agendaren estrategiaren barruan kokatzen da proiektua, eta hiru helburu estrategiko betetzen ditu: digitalizazioa, irisgarritasun unibertsala eta ibaien birnaturalizazioa. Proiektuak 13,5 milioi euroko inbertsioa ekarriko luke; horietatik, laguntza emanez gero, Barakaldok % 60 ordaindu beharko luke eta EGEFek % 40.

«Barakaldo Avanza»proiektuak 3 proiektu garrantzitsu biltzen ditu:

  • Burtzeña Irisgarria, 5,5 milioi eurotan baloratua
  • Kadagua Lurralde bizia, 7,6 milioi eurotan baloratua
  • Digitalizazioa bultzatzea, 440.000 eurotan balioetsia.

Burtzeña irisgarriak irisgarritasuna hobetzeari lotutako zenbait jarduketa aurreikusten ditu, batez ere Zurbaran inguruan, eremu horretarako irisgarritasuna behin betiko hobetu ahal izateko. «Inguru honetan hainbat igogailu jartzeko proiektua aurkezten dugu, zehazki bost, auzoan irisgarritasuna bermatzeko», azaldu du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak Gorka Zubiaurre Alkatetzako zinegotziarekin batera. Gainera, iaz Barakaldoko Udalean onartutako Irisgarritasun Unibertsaleko Planaren Ekintza Planean definitutako zenbait jarduketa aurreikusten dira, seinaleztapenaren eta elementu fisikoen (barandak, etab.) ingurukoak.

Kadagua Lurralde bizia, Kadagua ibaiaren ingurua berreskuratzeari lotutako proiektua da. «Asmoa da bizikletentzako eta oinezkoentzako erreiak garatzen jarraitzea, N-634 errepidean daudenak lotuz (Barakaldoko muga, Bilbo), eta Kastrexanaraino jarraitzea», nabarmendu du Zubiaurrek. Halaber, Barakaldoko bizilagunek erabiltzeko eta gozatzeko pasealeku osasungarri bat seinaleztatzea aurreikusten da, eta Zubileta inguruan lursail bat egokitzea Hiri Baratzeak garatzeko.

Proiektu horretan bertan, garraioaren eremuan, Burtzeña, Zubileta eta Kastrexanako eragin-eremuan markesinak instalatzea aurreikusten da, Kbuseko 3. lineari lotuta.

Digitalizazioa bultzatzeko proiektuak Barakaldoko Smart City plataforma garatzearen eta Barakaldoko bizilagunen arteko eten digitala murriztearen aldeko apustua egiten du.

LEHEN ETA BIGARREN MAILAKO AUZORIK GABE
Auzoetan inbertitzea eta zerbitzu berriak ematea izan da Amaia del Camporen taldearen jarduera-ildo nagusietako bat. Ildo horretan, 2015etik auzoek haur-parke estaliak eta irisgarriak dituzte; txakurguneak, kirol anitzeko pistak, edukiontzi marroia, bizikleta elektrikoen mailegu-zerbitzua, kultura-jarduera; arrapala mekanikoak eta igogailuak; administrazioarekin izapideak egiteko bulego elektronikoak, ordura arte iritsi ez ziren auzo urrunagoetan Kbus… «Barakaldo bigarren gizarte eta hiri eraldaketa handia bizitzen ari da, non Itsasadarra eta auzoak protagonista nagusiak diren. Auzo batzuetan beste batzuetan baino zailagoa da gaur egun, eta gune horietarako plan integralak behar ditugu, gaur aurkezten ditugunak bezalakoak, non Udaletik kanpoko finantzaketa lor dezakegun, eta hori oso beharrezkoa da inbertsio kostu handiei aurre egin ahal izateko «, adierazi du alkateak.

«Ilusioz beteriko proiektuak dira, auzo horietan bizi direnen bizi-kalitatea modernizatzen eta hobetzen joateko aukera emango digutenak, eta guretzat hori lehentasuna da», azpimarratu du.

LAGUNTZAREN % 40 ARTE FINANTZAKETAN
Barakaldo Avanza Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioan aurkeztuko da, EGEF funts europarren egungo deialdian. Deialdi horretan, gauzatze-aldia 2029ko abenduaren 31ra artekoa duten proiektuak aurkez daitezke. EGEF funtsek 1.800 milioi euro dituzte, eta horietatik 15 milioi zuzenean iritsiko dira Euskadira.

Barakaldok Hiri Handien taldean parte hartzen du, 75.000 biztanle baino gehiago baititu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0299 Gizon bat atxilotu dute Donostian pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute gaur arratsaldean Gipuzkoako hiriburuan, hilketa saiakera egotzita. Antza denez,…

9 horas hace

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

21 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

21 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

21 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

2 días hace