Categorías: albisteak-berriak

Belarriprestek eta ahobiziek Euskaraldian izena emateko aukera dute

Bi hilabete baino ez dira gelditzen Euskaraldia hasteko, eta hori probestuta ireki dute laugarren edizio honetan belarriprest edo ahobizi moduan izena emateko epea. Maiatzaren 15etik 25era izango da aurten ariketa masiboa, eta jakina denez, txapa paparrean jantzita ibiliko dira Euskal Herri osoko milaka eta milaka lagun.

Herritarren izena emateko epea ireki dela iragartzeko antolatu dute ekitaldia Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean, eta bertan bildu dira dozenaka lagun, herritarrak, erakundeetako ordezkariak, batzordeetan aritzen direnak eta entitateetako kideak, besteak beste. Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzen, berriz, oholtza gainean egon dira: Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza politikako sailburua; Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta memoria eta bizikidetzako, kanpo ekintzako eta euskarako kontseilaria; Irati Iciar, Taupako lehendakaria; eta Goiatz Urkijo, Euskaraldiko koordinatzaile orokorra.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0299 Gizon bat atxilotu dute Donostian pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute gaur arratsaldean Gipuzkoako hiriburuan, hilketa saiakera egotzita. Antza denez,…

5 horas hace

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

17 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

17 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

17 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

2 días hace