Categorías: albisteak-berriak

Mugikortasun Jasangarriaren Sailak lizitaziora atera du Pasai Antxoko zubibidea eraisteko eraikuntza proiektua

Trenbide-hesi hori kentzeak udalerriaren erdigunea biziberritzea erraztuko du

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, Euskal Trenbide Sarearen bitartez, Pasai Antxoko topoaren zubibidea eraisteko eraikuntza-proiektua idazteko lizitazioa egin du, 140.000 euroko aurrekontuarekin eta 6 hilabeteko egikaritze-epearekin.

Azken urteotan, Susana García Chuecak zuzentzen duen Sailak Donostia-Hendaia trenbidea bikoizteko proiektua bultzatu du. Plan hori ondoz ondoko tarteetan gauzatu da, linearen ahalmen operatiboa handitzeko eta, ondorioz, eremu metropolitarreko trenbide-eskaintza hobetzeko.

Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak adierazi duenez, “Pasai Antxo zatitzen duen zubibidea eraistea lehentasuna izan da niretzat eta aurreko sailburu Iñaki Arriolarentzat. Horregatik, albiste bikaina da Euskal Trenbide Sareak eraispen-proiektuaren lizitazioa atera izana”. “Euskadiko txoko gutxik dute hemen Pasai Antxon bezalako trenaren presentzia hain nabarmena, eta horregatik pozten nau zubibidea eraisteko aurrerapausoak ematea. Altza eta Galtzaraborda arteko lurpeko pasabidea amaitu eta martxan jartzean, biaduktua eraisteko aukera izango dugu eta libre geratzen diren eremuak urbanizatuko ditugu, herritarrek gozatzeko”, azaldu du.

2016aren amaieratik martxan dago Herrera eta Altza arteko tartea. 2021eko azaroan hasi ziren Altza-Galtzaraborda segmentuko obrak, eta horien artean dago Pasaiako erdigunean gaur egun egiten ari den lurpeko geltoki berriaren eraikuntza. Azpiegitura hori martxan jartzen denean, datorren urtean zehar, aurreikuspenen arabera, terminal zaharra eta zubibidea erabilerarik gabe geratuko dira eta ez dute zentzurik izango. Hori dela eta, Mugikortasun Jasangarriaren Sailak hura eraistea erabaki zuen.

Zubibidea 350 metro inguru da luze, eta bi tarte bereizi ditu: lehena etxebizitzen artean dago, eta bigarrena Molinao ibaiaren gainean, eta azken hori zubi gisa ere erabiltzen da. Lizitaziora atera den proiektuak alternatiben azterlan baten bidez zehaztu beharko du zein den Pasai Antxoko hirigunean eta paisaian oztopo fisiko hori kentzeko soluziorik onena, eta aztertu beharko du ea eraisteak ingurune urbanoenari bakarrik eragingo dion, etorkizunean ibaiaren gaineko azpiegitura beste erabilera batzuetarako mantenduz, ala eraisketak bigarren tarte hori ere hartuko duen.

Era berean, txosten horrek gaur egun zubibideak eta trenbidearen geltoki garaiak hartzen duten espazioaren ondorengo berroneratzea proposatu beharko du. Hau da, eremu horretarako urbanizazio mota egokiena definitu beharko du.

Testuinguru horretan, ETSk lizitaziora atera zuen joan den astean Errenteriako Galtzaraborda eremuan trenbideak estaltzeko eraikuntza-proiektuaren idazketa, Altza-Galtzaraborda ardatzaren barruko eremu horretan trenbideak duen inpaktu bisual eta akustikoa murrizteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0299 Gizon bat atxilotu dute Donostian pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute gaur arratsaldean Gipuzkoako hiriburuan, hilketa saiakera egotzita. Antza denez,…

5 horas hace

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

17 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

17 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

17 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

2 días hace