Categorías: albisteak-berriak

Imanol Pradales: «Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea»

  • Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
  • Imanol Pradalesek haren sustatzaileen ahalegin pertsonala nabarmendu du, eta Eusko Jaurlaritzak Talentuaren Estrategia zabalduko duela aurreratu du

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu gaur goizean, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa. Arabako Parke Teknologikoan dago kokatua. Eusko Jaurlaritzaren helburuekin bat datorren berrikuntzaren eta talentuaren aldeko apustuaren adibide bat, esan du Imanol Pradalesek.

«Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea, eta proiektu aurreratuak gauzatzea. Asmatu egin behar dugu. Horretarako, aukera industrialak eta berrikuntza sustatuko ditugu, eta Talentuaren aldeko Estrategia zabalduko dugu«, adierazi du.

Enpresako zuzendari Manu Muñoz eta bertako lantaldeko kide batzuk aldamenean zituela, Lehendakariak ingeniaritza biomedikoaren arloan produktu berriak ikertu, garatu eta fabrikatzen dituen laborategi honen instalazio berriak bisitatu ditu.

Lehendakariak balioan jarri nahi izan du lan hori. “Ez da erraza zientzia-denborak emaitzen kontuarekin parekatzea. I+G arloa marketinarekin eta finantzekin integratzea. Helburuak berak eraman zaituzte zailtasunak saihestera eta zuen bidea aurkitzera: enpresa konpromiso partekatu gisa ikustera. Pertsonak proiektuarekiko, proiektua pertsonekiko eta proiektua ingurunearekiko konpromisoa. Emaitza hauxe da: teknologikoki punta-puntakoa den enpresa, Araban eta Euskal Autonomia Erkidegoan errotua, talentua eta berrikuntza bultzatzen dituena. Kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzen ditu, eta biozientzien sektorea bezalako aukera-sektore batean munduko erreferente gisa kokatzen gaitu», esan du.

Arabako Parke Teknologikoan kokatua, i+Med espezializatuta dago pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako askapen kontrolatuko sistema adimentsu pertsonalizatuak sortzen. 2013an sortu zen —UPV/EHUren enpresa-mintegiaren babesean, proiektuari esperientzia zabala ematen dioten ikertzaileen kooperatiba gisa—, eta enpresa 180 pertsonak osatzen dute. Horietatik 30 inguru osasunarekin lotutako esparruren batean doktoratuta daude, eta beste 24 arlo biomedikoetan espezializatutako ingeniaritzen mundukoak dira.

Lehendakariarekin batera, inaugurazio honetan izan dira Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesias, Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Gasteizko alkate Maider Etxabarria eta Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

5 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

8 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

1 día hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

1 día hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

1 día hace