Categorías: albisteak-berriak

Susana García Chuecak mugikortasun jasangarriaren inguruko esperientziak trukatu eta ekimen berritzaileak bisitatuko ditu Alemanian, Herbehereetan eta Belgikan

19-1-2025 PARTDIO DE LA LIGA ENDESA BASKONIA-BREOGAN

Susana García Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko sailburuak Alemaniako, Belgikako eta Herbehereetako hainbat hiritan barrena bidaia hasiko du asteazken honetan, esperientziak trukatzeko eta beste herrialde batzuetan garraio publikoarekin lotuta gauzatutako ekimen berritzaileak bertatik bertara ezagutzeko.

Zehazki, Sara Barreal Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariarekin batera, Aachen hiria bisitatuko du Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan, baita Maastricht, Herbeheretako Linburgo probintzian, eta Lieja ere, Belgikako Valonia eskualdean.

Bihar, asteazkena, mugaz gaindiko mugikortasunerako funtsezko kokapena duen Aachen hirian, sailburuak parte hartuko du Europako mugako beste bost eskualderekin —Frantzia, Eslovenia, Hungaria, Alemania eta Herbeherekin— egingo den lan-jardunaldi batean. Topaketa horretan, Aachener Verkehrsverbund agentziako arduradunek (agentzia horrek aldiriko bidaiarien trenbide-garraio publikoa kudeatzen eta koordinatzen du milioi bat biztanletik gorako eskualde horretan) hainbat herrialde inplikatzen dituzten mugikortasun-esperientziak azalduko dizkiote García Chueca sailburuari.

Horien artean daude, besteak beste, Alemaniaren eta Herbehereen arteko txartel elkarreragileak, edo Herbeherekin, Alemaniarekin eta Belgikarekin mugakide diren eskualde horiek osatutako Euroregio Lurralde Lankidetzarako Europako Taldearen funtzionamendua. Helburua da garraioaren eta ingurumenaren arloetan mugaz gaindiko lankidetza sustatzea. Era berean, García Chuecak Aachen hiriko garraio publikoaren plangintza nolakoa den jakingo du, eta bertatik bertara ezagutuko ditu herrialde desberdinen arteko trenbide-garraio publikoaren alorreko proiektu berritzaileak.

Ostegunean, sailburuak Lieja hiria bisitatuko du. Azken hamarkadan tranbia moderno bat ezarri du, eta laster bertan zabalkuntzak egitea aurreikusita dago. Bisita horretan, García Chuecak garraiobide horren arduradunekin partekatuko du Euskadik tranbiaren arloan duen ibilbide zabala, bai Bilbon, bai Gasteizen, eta azpiegitura horietan abian jartzen ari diren berrikuntza- eta digitalizazio-proiektuak.

Mugaz gaindiko mugikortasun jasangarria sustatzeko Crosusmob proiektu europarrean sartzen da bidaia. Proiektu horretan, Euskadik Euskal Trenbide Sarearen bidez parte hartzen du bazkide nagusi gisa, Europako beste bost herrialdetako erakundeekin batera.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

4 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

7 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

1 día hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

1 día hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

1 día hace