Categorías: albisteak-berriak

Maiatzaren 5ean irekiko da UDA-2025 kanpainarako aurreinskripzioa egiteko epea Donostian

Datorren astelehenetik aurrera 60 kirol jarduera baino gehiagoren artean aukeratu ahal izango da uda honetan praktikatzeko

Donostiako Udalak, Donostia Kirolaren bitartez, udako kirol jardueren ‘UDA-25’ kanpaina aurkeztu du, kanpaina honetan parte hartzen duten hiriko 31 kirol erakundeek prestatu dituzten jardueren eskaintza zabalarekin. Ikastaroak ekainaren 23an hasi eta irailaren 7an amaituko dira.

Eskaintza bi talde handitan banatuta dago:

  • 16 urte arteko ikasleei zuzendutako jarduerak
  • gazteei eta helduei zuzendutakoak, bestetik

Kanpaina honetan gehien eskatzen diren jarduerak kirol anitzekoak, surfa, igeriketa, tenisa eta piraguismoa izaten dira. Logikoa denez, itsasoarekin egindako jarduerek, hala nola surfak, bodyboardek, SUPek eta abarrek, eskari handia dute garai honetan, parte hartzaile guztien laurdena baitira.

Izena emateko sistema

Azken urteetako inskripzio sistema mantentzen da, bi fase desberdinekin.

  • Lehenbiziko fasea aurretiko izen-eamtea maiatzaren 5etik 8ra eginen da, biak barne. Fase honetan, pertsona bakoitzeko aurreinskripzio bakarra onartuko da ikastaro berean, baina pertsona berak lau ikastaro desberdinetan eman ahal izango du izena gehienez. Taldean ere egin ahal izango dira aurreinskripzioak, eta gehienez ere lau pertsona onartuko dira ikastaro bakoitzerako. Taldeko aurreinskripzio horiek zenbaki bakarrarekin hartuko dute parte zozketan, eta horren emaitzak taldeko kide guztiak berdin lotuko ditu.Aurreinskripzio horiek www.donostiakirola.eus webgunearen bidez egitea gomendatzen da, baina zerbitzu hori ezarri duten erakundeetan ere aurrez-aurre egin ahal izango dira.

    Egindako aurreinskripzio guztiek maiatzaren 9an egingo den zozketan parte hartuko dute, eta astebeteko epea izango dute ordainketa egin eta izena eman dutela baieztatzeko.

  • Bigarren fasea maiatzaren 26an hasiko da, eta egun horretatik aurrera zuzenean eman ahal izango da izena plaza libreak dauden ikastaroetan. Zuzeneko inskripzio hori online ere egin ahal izango da www.donostiakirola.eus webgunearen bidez, edo aurrez aurre klub eta erakunde antolatzaile bakoitzaren bulegoetan.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

4 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

4 horas hace

26_0312 Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egileetako bat atxilotu dute

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…

4 horas hace

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

10 horas hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

10 horas hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

1 día hace