Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak 1,6 milioi euro bideratuko ditu Euskadiko museo eta bildumak diruz laguntzeko deialdira

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatutako museo eta bildumentzako dirulaguntza deialdia onartu ditu gaur. Hala, Eusko Jaurlaritzak 1.600.000 euroko partida bideratuko du, iaz baino 600.000 euro gehiago, jarduera hauek finantzatzeko:

  1. Bilduma osatzen duten funtsak katalogatzea, dokumentatzea eta ikertzea. Berrikuntza modura, bi kategoria sortu dira lerro honen barruan:
    • Inbentarioa eta katalogazioa egitea bilduma museografikoak osatzen dituzten funts material eta immaterialen, euskarri digitalean, oro har EMSIME informazio-sistema erabiliz.
    • Bilduma osatzen duten funtsekin, horien gaiarekin eta jardun-eremuarekin lotutako ezagutza sortzea.
  1. Bilduma museografikoen digitalizazioa eta irisgarritasuna.
  2. Erakusketa iraunkorra berritzea, aldi baterako erakusketak antolatzea, eta jarduera didaktikoak eta kultura zabaltzeko jarduerak diseinatzea eta eskaintzea.
  3. Bilduma museografikoak osatzen dituzten funtsak kontserbatzea eta balioestea.
  4. Museoaren kudeaketan berrikuntza eta irisgarritasuna hobetzea eta bultzatzea.

Agindu honetan araututako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatuta dauden museo edo bildumen titularrek, honako hauek izan ezik:

  1. Foru-titulartasuneko museoak edo bildumak.
  2. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gobernu-organoetan parte hartzen duen fundazioak.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak kapitalean parte hartzen duen merkataritza-erakundeak.
  4. Xede bereko dirulaguntza izendunak jasotzen dituzten museoen eta bildumen erakunde titularrak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025erako aurrekontuetan esleituak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkion gastu-partidetan.
  5. Kapital sozialean, fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena banku-fundazioena edo finantza- edo kreditu-erakundeena duten erakundeak.

Diruz lagundutako jarduerak 2025ean hasi eta amaitu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2024eko deialdian, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 51 proiektu lagundu zituen: lehen lerroan 12 proiektu; bigarren lerroan 19 proiektu; hirugarren lerroan 13 proiektu; laugarren lerroan ez zen proiekturik aurkeztu; eta, azkenik, bostgarren lerroan 7 proiektu lagundu ziren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

4 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

4 horas hace

26_0312 Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egileetako bat atxilotu dute

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…

4 horas hace

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

10 horas hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

10 horas hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

1 día hace