Gobernu Kontseiluak, Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren proposamenari jarraiki, baimena eman du Eusko Jaurlaritzaren, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Renfe Viajesen arteko hitzarmena egiteko, Arabako trenbide-zerbitzuan hobekuntzak egiteko. Hitzarmen horren baitan jarri zen martxan joan den maiatzaren 30ean Arabako Lautadako aldiriko zerbitzua.
Hitzarmena 2027ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta tarte horretan Renfek eskainiko du zerbitzua. Gobernu Kontseiluak pasa den maiatzaren 20an onartu zuen hobekuntza horiek finantzatzeko konpromiso-kredituak sortzea: 11,4 milioi euro 2025 eta 2027 artean.
Zerbitzu berriak astean 137 zirkulazio ditu, horietatik 66 berriak edo luzapenak izango dira, eta geldialdiak egingo ditu Miranda Ebro-Gasteiz-Altsasuko korridorean geltokiak dituzten bederatzi udalerrietan.
Eusko Jaurlaritzak joan den urtarrilaren 1ean aldiriko trenen eskumena gain hartu zuenetik, Arabako aldiriko zerbitzu berriaz gain, hobekuntzak egin ditu Bilbo-Urduña C-3 linean ere.
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…
Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…