Ertzainek 35 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, joan de martxoan Galdakaoko etxe batean lapurreta egitea eta maiatzean Arrankudiagako beste etxe batean lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Ikerketa luze baten ondoren, Ertzaintzak susmagarria identifikatzea lortu zuen polizia-unitate desberdinen laguntzari esker.
Lapurreta joan den martxoan egin zuten. Bi pertsona Galdakaoko Bengoetxe auzoko bizitza bateko etxe batean sartu ziren. Leihoetako bat behartu ondoren, barrura sartu eta bitxiak, dirua eta beste objektu batzuk lapurtu zituzten. Zegokion salaketa jaso ondoren, Ertzaintzak ikerketa hasi zuen bi susmagarriak identifikatzeko.
Lapurretan erabilitako modus operandia ikusita, antzeko gertakariei buruzko salaketak alderatu zituzten, eta egileetako baten deskribapena maiatzean Arrankudiagako etxe batean egindako lapurretan inplikatutako batenarekin bat zetorrela egiaztatu zuten. Kasu hartan etxeko jabeak ustekabean harrapatu zituen lapurrak, eta presaka alde egin behar izan zuten.
Lapurretaren lekuan bertan egindako eginbideei eta Ertzaintzako unitateen arteko lankidetzari esker, ustezko lapurretako bat identifikatzea lortu zuten. Galdakaoko etxebizitzan egindako lapurretaren egun berean, zerbitzuz kanpo zegoen agente batek handik ordu batzuetara atxiki zuen gizon bat herritar bati telefono mugikorra eta diru-zorroa lapurtzen saiatzen ari zenean. Bere deskribapena eta jantzita zeraman arropa bat zetozen susmagarrietako batenarekin.
Ebidentzia horien aurrean, ikertzaileek jakin ahal izan zuten susmagarria bi lapurretetan inplikatuta zegoela, eta atzo, asteartea, atxilotu zuten Bilbon etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotua, 35 urtekoa, polizia-aurrekariak dituena, Ertzaintzaren egoitzara eman zuten zegozkion polizia-eginbideak betetzeko. Horiek amaitu ondoren, epailearen eskuetan jarri zuten.
Ikerketa zabalik dago, bi lapurretetan inplikatutako beste pertsona aurkitu eta atxilotzeko, dagoeneko identifikatuta baitago.
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…