Categorías: albisteak-berriak

Bizikleta, uda honetan Donostian ibiltzeko aukerarik onena

Aparkalekuak indartzea, bidegorrien sarea hobetzea edo Dbizi sistema dira bizikletaren erabilera bultzatzeko gakoetako batzuk

Donostiako Udalak urratsak ematen jarraitzen du mugikortasun aktiboaren aldeko apustuan, bizikletaren erabilera bultzatuz. Hori dela eta, Udalak hainbat hobekuntza jarri ditu abian bizikletaren inguruan, uda honetan hiriko mugikortasunaren elementu nagusi bihur dadin.

Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak adierazi duenez, «bizikletaren aldeko apustua hiriko mugikortasun-planaren parte da, eta hiri atseginagoa lortzea eta donostiarren bizi-kalitatea hobetzea du ardatz nagusi. Apustu horrekin batera, neurriak hartu dira bizikleta herritarrentzat erakargarria izan dadin. Azken aldian, Mugikortasun Zuzendaritzatik hainbat ekintza egiten ari gara bizikletaren erabilera sustatzeko, eta uda )eta eguraldi ona– une egokia da bizikletan mugitzeak zein nolako abantailak dituen ikusteko”.

Bizikletaren erabilerak gora egin du azken urteotan, eta Udalak are gehiago sustatu nahi du, ingurumenerako ez ezik, hori erabiltzen dutenen osasunerako ere onuragarria baita.

Horregatik, Bizikletaren Plan Integrala prestatzeko lanak amaitzen ari da Mugikortasun Zuzendaritza. Plan hori datozen hilabeteetan jarriko da abian, eta etorkizuneko bizikleta-sarearen ibilbide-orria zehaztuko du. Edonola ere, Udalak aurrera egiten jarraitzen du mugikortasun aktiboa lehenesteko bidean, hain zuzen ere garraiobide motordunen gainetik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

3 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

3 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

3 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

21 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

21 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

21 horas hace