Hiriko hainbat jaietan eraso sexisten kontrako informazio eta arreta puntua jarriko du udalak
Urtero bezala, jai giroan gertatzen diren eraso sexista eta sexu-erasoen aurkako prebentzio eta arreta kanpaina prestatu du Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak. Kanpainak ekainetik abendura arte iraungo du, eta hainbat jardute esparru izango ditu.
Alde batetik, informazio baliagarria duten hainbat material prestatu dira lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, eta zuzenduta daude:
• neska-mutil gazteei
• hiritarrei oro har
• ostalaritzako langileei
Material horietan prebentziorako informazioa eta eraso sexista zein sexu-erasoen aurrean jarduteko gomendioak jaso dira.
Hiriko hainbat jaietan Puntu morea jarriko du udalak. Informazio eta arreta gune bat izango da. Pertsona talde batek honako hauek gauzatuko ditu:
• sentsibilizazio eta prebentzio lana egingo du eta sor daitezkeen zalantzak argituko ditu. Hainbat material mota egongo dira eskuragarri (euskuorriak, txapak, zapiak, arreta-telefonoak…).
• jaietan indarkeria sexistako kasurik gertatuz gero, erasoa jasan duten pertsonei arreta emango zaie bertan. Eskubide eta zerbitzuei buruzko informazioa eskuratuko zaie. Puntu morea prest egongo da harrera segurua eskaintzeko.
| JAIAK | EGUNAK | ORDUTEGIA / KOKALEKUA |
| San Joan Bezpera | Ekainak 23, astelehena | 19:00 – 01:00 Kursaaleko zubiaren ondoan |
| Karmengo jaiak | Uztailak 19, larunbata | 22:30 – 04:30 Boulevardeko kioskoa |
| Zipotz jaiak (Gros) | Uztailak 19, larunbata | 21:00 – 03:00 Katalunia plaza |
| Jazzaldia | Uztailak 23, 24, 25 eta 26a (asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata) | 20:00 – 01:30 Kursaaleko zubiaren ondoan |
| Aste Nagusia | Abuztuaren 9tik 17 arte | 13:00 – 10:00 Boulevardeko kioskoa |
| Euskal Jaiak | Sagardo Eguna eta Estropaden finala | Irailak 13, 11:00 – 17:00 Irailak 14, 10:00 – 16:00 Boulevardeko kioskoa |
| Porrontxoko Jaiak | Irailak 18, 19 eta 20 | 22:00 – 04:00 Plaza Haundi |
| San Tomás | Abenduak 21 | 10:00 – 15:00 Boulevardeko kioskoa |
Kanpaina sortzeko, koordinazio-lan handia egin da, alor askotako arduradunekin: auzoetako jaiak, Jazzaldia, Donostia Festak, Udaltzaingoa, Hondartza eta Aterpetxe Sailak.
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…