Categorías: albisteak-berriak

Gudari eta milizianoei omenaldia Artxanda mendian

Gudariak eta milizianoak omentzeko urteroko ekitaldia egin da Artxanda mendian, «Aterpe 1936 – La Huella» eskulturaren inguruan. Elkarte eta fundazio historikoek eta talde memorialistek antolatuta, Gogora Institutuaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, urtero hiriaren defentsa eta Gerra Zibilean matxinatutako bandoaren aurka eta demokraziaren alde borrokatu zirenen aitortza ekitaldia da.

Alberto Alonsok, Gogora−Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak ongietorria eman die bertaratu direnei, eta, jarraian CNTko eta PSOEko ordezkariak izan dira erakunde historikoek adostutako manifestuari ahotsa jartzeaz arduratu diren pertsonak.

Manifestua irakurri ondoren, ohorezko aurresku batekin eta «Aterpe 1936-La Huella» eskulturaren oinean egindako lore eskaintzarekin amaitu da ekitaldia.

Aurten ere, Eusko Jaurlaritzako eta beste erakunde publiko batzuetako hainbat pertsona ospetsu eta ordezkari bildu ditu omenaldiak, besteak beste, Imanol Pradales lehendakaria, Ibone Bengoetxea eta Mikel Torres lehendakariordeak eta Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburua.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

4 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

4 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

4 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

22 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

22 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

22 horas hace