Categorías: albisteak-berriak

Nafarroak «LIFE NaDapta Topaketak» egin ditu, herritarrei klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak hurbiltzeko

MIGUEL OSES

Nafarroak ‘LIFE NaDapta Topaketak’ ospatuko ditu egunotan, Foru Komunitatean klima-aldaketara egokitzeko garatu diren konponbideak herritarrei hurbiltzeko. Esparru horretan, Iruñeko Sarasate pasealekuan parte hartzeko jardunaldien lehen zikloa egingo da gaurtik larunbatera bitartean, eta publiko guztiarentzako jarduerak antolatuko dira, hala nola hitzaldiak, erakusketak eta escape-room bat.

Topaketa horiek 2025ean zehar programatu dira, eta amaiera emango diote Foru Komunitateak abian jarri zuen LIFE-IP NAdapta-CC proiektu europarrari. Proiektu horren bidez, 8 urte hauetan, Nafarroa klima-aldaketara egokitzeko hainbat neurri aztertu eta ezarri dira, funtsezko sei eremutan egituratuta: hiri-plangintza, uraren kudeaketa, osasuna, basoak, nekazaritza eta abeltzaintza, eta monitorizazioa.

Gaur Iruñean egingo den inaugurazioan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Jose Maria Aierdik adierazi duenez, LIFE NAdapta topaketa hauek klima-kontzientzia sustatzeko eta gizartearen inplikazioa indartzeko beste tresna bat dira, herritarrek klima-aldaketak hainbat eremuetan ekartzen dituen ondorioak ezagut ditzaten, baita gure aldetik aurre egin beharreko erronka handi honekin klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko unean izan daitezkeen konponbideak ere”.

Lehenengo jardunaldi honetan, inaugurazio ofizialaren ondoren, Alvaro Itarte arkitektoak, vi17ko bazkideak, aterpe klimatikoen kontzeptuari buruzko hitzaldia eskaini du, Sarasate Pasealekuaren birdiseinua adibidetzat hartuta. Bere esperientzia profesionaletik abiatuta, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko prestatutako hiri-espazio horiek definitzen dituzten ezaugarriak azaldu ditu, esaterako bero-boladak edo euri-jasa handiak. Gainera, hiri-landarediaren funtsezko zereginean eta naturan oinarritutako irtenbideetan sakondu du, baita iraunkortasuna, mugikortasuna eta espazio publikoa bateragarri egiteko erronketan ere. Beste hiri batzuetarako erreferentzia gisa balio lezaketen proiektuko elementuak ere aztertu ditu, eta teknikarien, administrazioen eta herritarren arteko lankidetza hiri-eraldaketako prozesuetan giltzarri gisa balioetsi du.

Ondoren, gaikako ‘escape room’ bat antolatu da, eta parte-hartzaileek klima-aldaketara egokitzeko eragileen rola hartu dute. 25 minututan zehar, taldeek bost erronka gainditu behar izan dituzte klima aldaketak Nafarroan izan ditzakeen ondorioekin eta horri aurre egiteko erantzun posibleekin lotuta. Probak, ezagutza, sormena eta presiopeko talde-lana probatzeko diseinatuta daude. Jolasa baino gehiago izanik, jarduera hau ekintza klimatikoaz kontzientziatzeko, hezteko eta motibatzeko murgiltze-esperientzia gisa dago pentsatuta, ikuspegi parte-hartzaile eta dinamiko batetik.

Jarduerek ekainaren 27an, ostirala, eta 28an,larunbata, jarraituko dute, goizez eta arratsaldez dagokien ordutegiarekin.

Ostiralean, hilak 28, 12:00etan, Teresa Ferrer Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Ingurumen Osasuneko Ataleko buruak klima-aldaketak osasunean duen eraginari buruz emango duen bigarren hitzaldia izango da.

Larunbatean, hilak 29, 12:00etan, Arnaitz Fernandez fisikari, meteorologo eta EITBko eguraldiaren aurkezleak eguraldiaren eta klimaren arteko ezberdintasuna azalduko du eta klima aldaketan jokoan dagoena azalduko du.

Hiru egunetan zehar, jendeak LIFE-IP NAdapta-CC erakusketa ere bisita dezake, proiektuaren arlo tekniko bakoitzean egindako lanaren emaitza alegia.

Jarduera guztietan parte hartzea doakoa da eta ‘escape-rooms’ direlakoek, edukiera dela eta, aurretiko izen ematea eskatzen dute.

Nafarroako herritarrentzat zabalik dagoen topaketen ziklo bat

Ekaineko jardunaldi hauek Nafarroako herritarrei zuzendutako hiru topaketetako ziklo baten parte dira. Bigarrena irailean izango da, Tuteran, eta azkena urrian, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunarekin batera LIFE-IP NAdapta-CC proiektua ofizialki ixteko ekitaldia markatuz. Hitzordu horietako bakoitzak kontzientzia sortzea, hartutako ezagutza zabaltzea eta klima egokitzeko konpromiso kolektiboa sustatzea du helburu.

Topaketak, LIFE-IP NAdapta-CC proiektua gauzatzeko azken urtean egin dira, eta helburu nagusietako bat funtsezko sektoreetan egindako jarduerak ezagutaraztea da, esaterako osasunean, hiri-plangintzan, basoetan, uraren kudeaketan, nekazaritzan eta abeltzaintzan, monitorizazioan eta tokiko ekintza klimatikoan.

Europako LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren helburua Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko estrategia modu integratuan ezartzea da. 2017an hasi eta 2025era arte garatu da, 15,6 milioi euroko aurrekontuarekin, Europar Batasunak LIFE programaren bidez finantzatutako aurrekontuaren % 60a izanik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

6 minutos hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

6 minutos hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

6 minutos hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

18 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

18 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

18 horas hace