25_0469 Gasteiz, hiru pertsona atxilotu dituzte goizaldean borroka baten ondorioz lesioak eragiteagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-07-12
Ertzaintzako agenteek 26, 22 eta 18 urteko hiru gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean Gasteizen, lesio-delitu bat egotzita, Alde Zaharrean izandako gertakari baten ondorioz. Erasoa jasan duen pertsona bat ospitalera eraman dute.
Gaur, larunbata, 04:40 aldera, Ertzaintzaren patruilak Gasteizko Aiztogile kalera joan dira, taberna baten parean hainbat pertsonaren arteko borroka bat gertatzen ari zela ohartarazita.
Agenteak iritsi direnean, gertakarietan inplikatutako bi lagun ihes egiten saiatu dira, baina bertan atxiki dituzte. Beste patruila batek hirugarren gizon bat ere aurkitu du handik gertu.
Lekukoen arabera, patruilek atzemandako hiru pertsonek gizon bati eraso egin zioten. Aurpegian zauri bat zuen eta mina saihetsetan. Inplikatuek ostalaritza-establezimendu bateko atearen kontra botilak jaurti dituzte. Zauritutako gizona anbulantzian eraman dute ospitalera.
Hori dela eta, Ertzaintzak hiru identifikatuak atxilotu ditu, lesio-delitu bat egotzita. Ertzain-etxeko eginbideak amaitutakoan, atxilotuak epailearen esku jarriko dituzte, Gasteizen.
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…