Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak 18. GJHren ezagutza sustatu du Bilbao BBK Live jaialdian, ‘Ahots Batuak’ standaren bidez

  • Eusko Jaurlaritzak 2030 Agendarekiko daukan konpromisoa berretsi du, ‘Ahots Batuak’ GJH sustatuz, zeinak kultura- eta hizkuntza-aniztasuna gizartea eraldatzeko motortzat hartzen baititu
  • Ekimen hau herritarrei hurbiltzeko, Jaurlaritzak hausnarketa eta parte-hartzea sustatzen dituen stand bat izan du Bilbao BBK Live jaialdian

Eusko Jaurlaritzak tinko eusten dio 2030 Agendarekin eta etorkizun bidezkoago eta inklusiboago bat eraikitzearekin duen konpromisoari. Zentzu horretan, ‘Ahots Batuak’ izeneko 18. Garapen Jasangarriaren Helburua sustatu du; ekimen aitzindari honek eraldaketa sozialaren erdigunean kokatzen du kultura- eta hizkuntza-aniztasuna.

Ikuspegi hau herritarrei hurbiltzeko, Eusko Jaurlaritza Bilbao BBK jaialdian izan da, bere stand propioan, non gogoeta, elkartrukea eta parte-hartze aktiboa sustatu ditu. Asier Aranbarri Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren zuzendaria gune honen irekiera-ekitaldian izan da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

14 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

17 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

23 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

23 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

23 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

2 días hace