Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro bideratuko ditu Euskadiko turismo-sektorearen energia-eraginkortasuna hobetzera

  • Eskabideak aurkezteko epea uztailak 10etik aurrera da eta 2025eko abenduaren 31n amaituko da.
  • Laguntzen hartzaileak Euskadin ostatu turistikorako edo sektoreari lotutako beste jarduera batzuetarako diren eraikin edo establezimenduen jabeak eta enpresa ustiatzaileak, errentariak edo emakidadunak izango dira.

Bilbao, 2025eko uztailaren 11a. Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko Ostatuko Enpresa Turistikoen Eraginkortasun Energetikoko Proiektuetarako Laguntza Programa aktibatu du.

Programa horrek 6 milioi euroko zuzkidura du eta helburua du etxetresna elektrikoak berritzea eta turismo-ostatura edo sektoreari lotutako beste jarduera batzuetara bideratutako establezimenduetako argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzea. Laguntza-programa hau bultzatuz garatzen diren proiektuei esker, energia-eraginkortasunaren eta ekonomia zirkularraren arloko estandarrak txertatu ahal izango dira, karbono-aztarna eta energia-kostuak murrizteko.

Laguntzek jardueren kostu subentzionagarriaren % 90 estali ahal izango dute, gehienez 300.000 euro onuradun bakoitzeko. Eskabideak 2025eko abenduaren 31ra arte aurkez daitezke, Energiaren Euskal Erakundearen (EVE.eus) web orriaren bidez.

Laguntza-plana Euskadin kokatutako turismo-ostatuko eta sektoreari lotutako beste jarduera batzuetako eraikinen jabeei eta enpresa ustiatzaileei, errentariei edo emakidadunei zuzenduta dago. Kategoria hauetako etxetresna elektrikoak berritzeko dirulaguntzak eman ahal izango dira:

  • Sukaldeko etxetresna elektrikoak, labeak, kafeontziak, mahai-tresnak distirarazteko makinak, frijigailuak, ontzi-garbigailuak eta garbiketa-trenak, erauzketa-kanpaiak, besteak beste.
  • Garbitzeko eta lehortzeko ekipamendua, hala nola garbigailuak, lehorgailuak, lisagailuak eta kalandrak, xurgagailuak, besteak beste.
  • Hozteko eta izozteko ekipamendua (hozkailuak, izozkailuak, armairu hoztuak), edozein klimatizazio-ekipamendu izan ezik (haizagailuak, Split, bero-ponpetan oinarritutako aire-girogailuak, etab.)
  • Establezimenduetako hondakinak aurrezteko ekipamendua, zirkulartasuna sustatzen duena, hala nola hondakinak trinkotzea, prentsak eta briketagailuak edo birringailuak.

Diruz lagunduko dira, halaber, luminariak, lanparak eta ekipoak, kontrol lokala, urrunekoa edo automatikoa argiztapen-maila pizteko eta erregulatzeko bitarteko digitalekin, domotikarekin, monitorizazio-sistemen ezarpenarekin eta barneko argiztapen-instalazioetan energia-eraginkortasuna hobetzeko energia kudeatzeko sistemen finkapenarekin ahalbidetzen duten sistemak eta elementuak ordezkatzea.

Laguntza-plan honetan ez dira sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, ezta etxebizitza partikularretako logeletan ostatu-zerbitzua ematen den espazioak ere.

Laguntza-programa honi buruzko espedienteen izapidetze osoa (eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta gainerako kudeaketak) bitarteko elektronikoen bidez egingo da, Eusko Jaurlaritzaren Tramitagune izapidetze elektronikorako aplikazioa erabiliz. Aplikazio hori eskuragarri dago euskadi.eus-en eta EEEren webgunean (www.eve.eus).

Laguntza-programa hau Europar Batasunean konbergentzia, erresilientzia eta eraldaketa bultzatzeko onartutako neurri-sortaren testuinguruan garatzen da. Neurri horiek 2021-2027rako urte anitzeko finantza-esparru indartua eta 750.000 milioi euroko Berreskurapenerako Tresna Europarra («Next Generation EU») abian jartzea batzen dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

4 horas hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

7 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

1 día hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

1 día hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

1 día hace