Gaur goizaldean izandako gertaerei buruzko informazioa biltzen jarraitzen du Azpetiko Udalak, eta zuhurtzia eskatzen du.
Uneotan esku artean dituen datuen arabera, 04:00ak inguruan, Ertzaintzak pertsona bat identifikatu du Urola kalean, pintaketa baten harira, eta Udaltzaingoari ere eskatu dio tokira bertaratzeko.
Esku-hartze hori amaitu ostean, beren zereginetara itzuli dira udaltzainak. Orduan, pertsona batzuk Udaltzaingora sartu dira, aurrez izandako identifikazioari buruzko beren kexa adieraztera, eta kanpoan ere jende asko hasi da pilatzen.
Babesgabe sentitu dira lanean zeuden udaltzainak, eta Ertzaintzari deitu diote. Berehala, patruila ugari bertaratu dira. Tentsio uneak izan diren arren, lortu da giroa baretzea.
Udalak babesa adierazi nahi die atzo gauean lanean zeuden udaltzainei. Horrez gain, ertzainen hedapena neurriz kanpokoa izan zela adierazi nahi du. Atzo goizetik, ertzainen ezohiko presentzia zegoen herrian, eta horren arrazoiak argitzeko lanetan ere ari da udala.
Festa giroan sortzen diren tentsio egoerak baretzeko arduraz eta erantzukizunez jokatzearen garrantzia azpimarratu du erakundeak, eta tentsioa areagotzeko jarrerak ez direla onargarriak azpimarratu. Santio eta saninazio jaiak gainean diren honetan, elkarrekin errespetuz jokatzera dei egin die udalak guztiei.
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…
Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…