Eusko Jaurlaritzaren Industria Plan berria onartzeko prozesuaren barruan, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak saio parte-hartzailea zuzendu du, BIC Gipuzkoa, BIC Araba eta BIC Bizkaia – Euskadiko enpresa eta berrikuntza zentroei atxikitako 25 startupeko ordezkaritzarekin.
Saioa BIC Gipuzkoak Donostian dituen instalazioetan izan da, eta Marisa Arriola zuzendari nagusiak sailburua eta Ane de Ariño Nazioartekotze eta Ekintzailetzako zuzendaria hartu ditu.
Startupen ordezkariek Industria Planari ekarpenak egiteko aukera izan dute, bereziki ekintzailetzaren, berrikuntzaren, teknologiaren edo inbertsioaren arloetan. Enpresa eta ekintzaile horiek hainbat industria-sektoretakoak dira, hala nola energia, aeroespaziala, osasuna, agrotech-elikadura, iraunkortasuna, mugikortasuna, sormen-industriak eta bideogaminga.
“Industria Plan berria garatu dugu Euskadiko gainerako erakunde publikoen, Europako Batzordearen eta kluster industrialen, enpresa-erakundeen eta erreferentziazko enpresen ekarpenekin. Hemendik aurrera, sozializazio-prozesua egiten ari gara hainbat gizarte-, ekonomia- eta enpresa-eragilerekin, plana haien ekarpenekin aberasteko eta proiektu eraldatzaileak sortzeko. Prozesu honetan, startup eta ekintzaileak eragile garrantzitsuak dira”, nabarmendu du sailburuak.
25 startupatik etorritako ordezkaritza
Hiru lurralde historikoetako BIC zentroei atxikitako 25 startupek parte hartu dute saioan.
BIC Gipuzkoa
Surphase, Cimico, Biobide, Inspectrail, AVL, Bihar Batteries, Bio Tech Foods, Naru Intelligence, Systemilec Wealth.
BIC Araba
Meteo for Energy, Glo910, Seaquenz, Ametz Games, Aidtech, Chubby Apps.
BIC Bizkaia
BEAZ: Samylabs, Madit, Alterity, Zenialabs, Mikrobiomik, Innitius.
BIC Ezkerraldea: Welltech Electronic, Biometriks, Elektrart, YÜIT.
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…