Categorías: albisteak-berriak

Mikel Jauregi Industriako sailburuak ongietorria eman dio Iván Jiménez Bilboko Portuko presidente berriari

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua Bilboko Portuko instalazioetan bildu da Iván Jiménez Bilboko Portuko Agintaritzako (BPA) presidente berriarekin eta Ricardo Barkalarekin, kargua utzi berri duen presidentearekin.

Mikel Jauregi sailburuak lehenengo bilera egin du Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitzan, Iván Jiménez presidente berriarekin eta Ricardo Barkala kargua uzten duen presidentearekin. Azken hori 2018ko uztailetik izan da presidente, eta atzo utzi zuen kargua. Sailburuak berariaz eskertu nahi izan dio Barkalari azken zazpi urteotan egindako lana.

Iván Jiménez Airak Bilboko Portuko Agintaritzako presidente kargua hartu du gaur, uztailak 17, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak ekainaren 24an onartutako izendapena EHAAn eta BOEn argitaratu ondoren.

Presidente berria nazioarteko ikuspegia duen profesionala da, eta Bilboko Portua logistikan eta merkataritza globalean nodo estrategiko gisa proiektatzeko gaitasuna du. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du datuetan, berrikuntzan eta nazioarteko aliantzetan oinarritutako estrategiak garatzen, eta etapa berri honi ekingo dio BPAren buru gisa, Euskadiko ekonomiarako funtsezkoa den Portuaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Nazioarteko merkataritzan nodo estrategikoa da Portua, eta funtsezko azpiegitura euskal industriaren lehiakortasunean.

Esperientzia handia du negoziazioan eta harreman instituzionaletan, eta, horrez gain, big datari dagokionez ikuspegi estrategikoa du. Hori dela eta, lider ezin hobea da Bilboko Portua modernizatzeko eta agertoki globalean proiektatzeko. Horretarako, berrikuntza eta digitalizazioa garatzeko ahalmena du, eta arreta berezia jartzen du datuen kudeaketa estrategikoan, helburu izanda eraginkortasun operatiboa, jasangarritasuna eta erabaki adimendunak hartzea.

Presidente berriaren ibilbidea

Iván Jiménez Aira (Barakaldo, 1975) Zuzenbidean lizentziaduna da, Zuzenbide Juridiko eta Ekonomikoko espezialitatean, Deustuko Unibertsitatean; Deusto Business School-eko Enpresen Administrazioko masterra du, eta ESADEko Business Analytics masterra. Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundearen Prestakuntza Digitaleko programa bat du, eta bost hizkuntza menderatzen ditu (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta italiera).

2011tik 2025era bitartean, Bizkaia Talent-eko zuzendaria izan da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde hori goi-mailako prestakuntza duten langileak Euskadira erakartzeko eta lotzeko eratu zen, eta, hainbat erakunderen artean, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu du. Bizkaia Talent-en datuetan, berrikuntzan eta nazioarteko aliantzetan oinarritutako estrategiak garatu ditu.

Halaber, nazioarteko mugikortasunarekin eta lurralde-lehiakortasunarekin lotutako Europako Batzordearen hainbat proiektutan aholkulari izan da; eta nazioarteko talentuaren kudeaketarekin eta datuen digitalizazioarekin eta analitikarekin lotutako nazioarteko ekimenetan hizlari.

Lehenago, Mapfreko iparraldeko enpresa handi eta ertainen arduraduna izan zen, eta ‘Soineko’ dendaren sortzaileetako bat, hau da, Euskadin online salmenta hasi zuen lehenengo ehun-dendaren sortzaileetako bat.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

7 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

7 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

19 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

19 horas hace

26_0312 Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egileetako bat atxilotu dute

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…

19 horas hace

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

1 día hace