Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Europako Batzordearen planteamenduen aurretik, NPBa egituratzeko planteamendu politikoaren proposamen zehatza igorri die EAEko nekazaritza eta abeltzaintzako erakunde profesionalei. Proposamen hori ekaineko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan aurreratu zen.
Amaia Barredok zuzentzen duen saileko arduradunek «ikuspegi partekatua eta proposamen sektorialetara irekia izan nahi dute, Europako Batzordearen eta MAPA´ren aurrean jarrera bateratua defendatzeko».
«Proposamena garatzeko hiru gida-bektoretan oinarritzen da, hiru «S» izenekoetan: Sinplifikazioa, indarrean dagoen NPBan dauden laguntzen kopurua eta tipologia murrizteari lotuta; Subsidiariotasuna, eskualdeen eskumen-errealitateak eta EB´ko itunetan duten garrantzia kontuan hartuta, gutxienez eskualde-egitura duten estatu kideentzat, beren eremu konstituzionalean; eta Elikagaien Segurtasuna, EB´ren ekoizpen-ahalmena eta elikagai-autohornikuntzarako gaitasuna handitzeari lehentasuna emanez, ziurgabetasunezko testuinguru geopolitiko batean, aldi berean sektore ekoizlearen gaineko ingurumen-presioa murriztuz, itun berdearen helburuak alde batera utzi gabe, baina pizgarrien bidez» azaldu dute Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailean.
Sailen proposamena, laguntza-eredu berri baterako, honako oinarri hauetatik abiatzen da: Bi zutabeak mantentzea; Estatuko eta eskualdeetako planetan esku-hartzeak egituratzea; Estatuko eta eskualdeko funtsak aldi horretarako esleitzea, egungo erreforman esleitutako aurrekontuekiko oinarri/proportzioan (finantza-poltsak); finantza-poltsaren ehuneko bat (adibidez, % 5) klima-fenomeno kaltegarriengatiko edo merkatu-krisiengatiko ezohiko laguntzak aktibatzeko erabiltzea; eta eskualde-politikaren nahitaezko ekarpena landa-garapeneko esku-hartze espezifikoetan.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde profesionalek egoki iritzitako gogoetak eskatu ditu, hurrengo eztabaida baterako.
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…