Categorías: albisteak-berriak

Bizkaia Arenak errekorreko urtea izan du antolatutako 40 ekitaldi baino gehiagorekin

2025eko lehen seihilekoan, BECeko pabiloian dagoeneko 145.000 lagunek gozatu dute zuzeneko musikaz eta kulturaz

Bizkaia Arenak 2025eko lehen seihilekoa maximo historikoetan itxi du, era guztietako ikuskizunetarako erreferentziazko barruti gisa betetzen duen posizioa indartuz. Orain arte, Bilbao Exhibition Centreko erabilera anitzeko pabiloian 23 ekitaldi egin dira. Urtearen amaierara arte antolatuta dauden 40 baino gehiagoetako batzuk baino ez dira horiek. Urte hori errekorra izango da zifra askotan, eta proposamenen aniztasuna eta izan diren sold out adierazgarriak dira bereziki azpimarratu beharrekoak.

145.000 pertsonak baino gehiagok kulturaz eta zuzeneko musikaz gozatu dute dagoeneko gune honetan; hau da, aurtengorako aurrez ikusitako pertsona kopuruaren % 40k. Bizkaia Arenako agertokietatik adrenalinaz eta erritmo ezberdinez betetako, eta barrea protagonista izan duten showak igaro dira. Myke Towersek eta Marc Anthonyk eskainitako erritmo latinoek eta Bad Religionen rock&rollak ere espazio propioa izan dute. Bestalde, Maite Zaitut Festa Erraldoiak sekulako arrakasta izan zuen txikienen eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo mitikoak gogora ekarri nahi zituzten nostalgikoen artean. Era berean, ETS-En Tol Sarmiento taldeak 20. urteurrena ospatu zuen hiru kontzertu historikorekin, eta euskarazko musikagintzan mugarria ezarri zuen.

Emakumezkoen ahotsek ere izan dute tartea eta, horien artean, Rigoberta Bandiniren eta Izaroren emanaldiak nabarmendu behar ditugu. Hain zuzen ere, Izarok Bizkaia Arenan eskaini zuen bira honetan Euskadin eskainitako azken kontzertua. Chill Mafiak ere gune hau aukeratu zuen musikagintzari agur esateko kontzertua eskaintzeko. Gainera, udak ekarri ohi duen geldialdiaren aurretik programazioari bukaera emateko, aste honetan denboraldiari amaiera bikaina eman dio Jennifer Lopezek (2019tik egin duen lehen nazioarteko biraren baitan).

Proposamen anitz horrek hainbat ikusle erakarri ditu Bizkaia Arenara, eta, horri esker, formatu handiko ekitaldiak hartzeko gaitasuna sendotu du, erabiltzaileei esperientziarik onena eskainiz.

Aurreikuspen handiko bigarren seihilekoa
Udaren ondorengo itzulera ere artista mitikoz eta entzutetsuz beteta iritsiko da: Loquillo, Sabina eta Gatibu, esaterako. Gainera, Lágrimas de Sangre agur esateko egiten ari den birako kontzertua ere egingo da. Baina programazioan gazteei zuzenduta dauden beste proposamen batzuk ere izango dira: Quevedo eta Blackworks Festival, adibidez.

Jende gehien bilduko duen hitzorduetako bat Ura Bere Bidean ekimenaren kontzertuarena da; izan ere, entsegu orokorrarekin eta hiru data ezberdinetan egindako bi saiorekin itzuliko da barrutira. 70eko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal musikagintzako abesti klasikoak birformulatzen dituen ikuskizunak ia sarrera guztiak saldu ditu dagoeneko. Hala, hainbat artista igaroko dira agertokira: Evaristo, Ariel Rot, Betagarri edo Gatibu, besteak beste, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera. Dagoeneko baieztatuta dauden ekitaldien zerrenda horrez gain, oraindik ere itxi gabe dauden eta gogoan izateko urtea osatuko duten beste hitzordu batzuk ere izango dira.

Aurreikuspen ugariz betetako hasiera 2026rako
Itxura guztien arabera, gainera, 2026a ere Bizkaia Arenan musikarako urte bikaina izango da. Hala, hasiera oso positiboa izango da, urtarrilean Fitok bi kontzertu eskainiko baititu. Guztira, eta oraindik ere hilabete asko geratzen diren arren, dagoeneko zazpi ikuskizun baieztatuta daude. Horietatik lautan, gainera, sold out kartela jarri behar izan da: Fito & Fitipaldisek eskainiko dituen lau kontzertuetatik bitan, eta El último de la filak eskainiko dituen itzulerako kontzertuetan.

Hurrengo emanaldietarako erosgai dauden sarrerak webgune honetan eskura daitezke: www.bizkaiaarena.com

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

20 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

20 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

20 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

23 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

23 horas hace