25_0518 Donostia, hiru atxilotu biltegi batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-08-06
Ertzainek hiru gizon atxilotu dituzte gaur, asteazkena, goizaldean, Donostian, Intxaurrondo auzoko ostalaritza-establezimendu bateko biltegian indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Goizaldeko hamabiak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote hainbat pertsona lapurretan ari zirela Gipuzkoako hiriburuko Intxaurrondo auzoko ostalaritza-establezimendu bateko biltegian.
Inguruan zaintza-lanetan ari zen Donostiako Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila bat berehala joan da esandako lekura, eta biltegiko sarrerako atea hautsita zegoela egiaztatu du. Bien bitartean, beste polizia-dotazio batek inguruan aurkitu ditu markesina baten atzean ezkutatu nahian ari ziren hiru gizon.
Agenteek hiru pertsonak identifikatu dituzte, eta miatu dituztenean, inguruko establezimendutik ustez lapurtutako hainbat objektu zeramatzatela egiaztatu dute. Horrela, agenteek 27, 27 eta 29 hiru gizonak atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Atxilotuak polizia-egoitzara eraman dituzte dagozkion eginbideak egiteko, eta agintari judizialaren eskuetan gaur egunean zehar jarriko dituztela aurreikusten da.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…