Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak Barakaldoko eta Sestaoko 200 familia baino gehiagori eskaini dizkie haurren elikadura osagarriari buruzko tailerrak

Osakidetzak haurtxoentzako elikadura osagarriari buruzko tailerrak eman dizkie Barakaldon eta Sestaon 5 eta 7 hilabete bitarteko bularreko haurrak dituzten 200 familia baino gehiagori, esneaz gain, haurren dietan elikagaiak sartzeko prozesuari buruzko jarraibideak emanez.

Saioek, gaur Barakaldo-Sestao ESIko pediatriako erizain Laura Fernándezek emandakoaren moduak, bi ordu irauten dute eta Zaballako osasun-zentroan egiten dira. Horietan, pediatriako erizainek jarraibideak ematen dizkiete bertaratuei elikadura osagarriarekin noiz eta nola hasi azalduz. Gainera, profesionalek dauden teknikei buruzko informazioa ematen dute, ondoren familiek teknika horietara hobekien egokitzen dena aukera dezaten; teknika tradizionala, Baby-Led Weaning (BLW) edo mistoa. Tailerretan atal praktiko bat ere badago, jaterakoan eztarrian elikagaien bat trabatuz gero egin beharreko maniobrak azaltzeko eta panpinekin praktikatzeko.

Tailerren edukiak etengabe eguneratzen dira, bertaratutako pertsonek proposatutako iradokizunetan oinarrituta. Horren adibide da elikadura osagarri begetarianoari buruzko informazioa gehitzea, gurasoek hala eskatuz gero.

Aurrekariak

2023an, Zaballako osasun-zentroko pediatriako erizainek tailer horiei ekin zieten pilotaje gisa, zentro horretako familiekin, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikadura osagarriari ekiteko gomendioari jarraiki, haurraren nutrizio-behar gero eta handiagoei erantzuteko. Fase pilotuaren arrakastaren ondoren, 2024ko irailean tailerren eskaintza zabaldu zen Barakaldo-Sestao ESIko osasun-zentro guztietako familiak gonbidatuz. Orduz geroztik, elikadura osagarriko 12 tailer egin dira, eta guztira 200 pertsona bertaratu dira.

Gaur egun, Osakidetza lanean ari da tailerrak Barakaldoko eta Sestaoko beste osasun-zentro batzuetan emateko, familiak nahi duten osasun-zentrora joan  daitezen, eta, horrela, errazago parte har dezaten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

8 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

1 día hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace