Bilboko Udal Musika Bandak 11 emanaldi eskainiko ditu guztira Aste Nagusian, horietako bat Sorotan Bele taldearekin elkarlanean Abandoibarran. Tradizioari eutsiz, Bilboko taldeak 8 kontzertuko zikloa eskainiko du abuztuaren 17tik 24ra Areatzako Kioskoan, egunero, 12:00etan hasita. Hiriko gune enblematiko honetan, Bandak giro paregabea sortuko du, eta bertaratutakoek ederki gozatu ahal izango dute: pasodobleak, zarzuelak, klasikoak eta txistulari, gaita-jotzaile zein dantzariekin egindako kolaborazio bereziak izango dira protagonista.
José R. Pascual Vilaplana (abuztuaren 17an), Iñaki Urkizu zuzendariordea (abuztuaren 20tik 24ra) eta Juan José Ocón zuzendari gonbidatua (abuztuaren 18an eta 19an) izango dira Kioskoan taldea gidatuko dutenak. Haien zuzendaritzapean, musika anitz eta biziak hartuko du Areatzako gunea: euskal dantzak, zarzuela, doinu latinoamerikarrak eta bertoko konposizioak uztartuko dira, Bilboko kultur aberastasuna eta munduarekin duen lotura agerian utziz.
Abuztuaren 20an, asteazkena, Bilboko Udal Txistulari Banda eta Olaeta Ballet konpainia izango ditu lagun talde bilbotarrak, euren musika eta dantzekin Udal Bandako berrogeita hamar musikari baino gehiagorekin bat eginez. Ostiralean, abuztuaren 22an, berriz, Elciegoko Gaiteroekin elkarlanean arituko dira. Bilboko Udal Musika Bandak hiru kontzertu berezi eskainiko ditu Aste Nagusian. Batetik, abuztuaren 15ean, Iñaki Urkizu zuzendariordearen aginduetara, Juan XIII Plazan, Begoñako Basilikaren ondoan, kontzertu hunkigarria eskainiko da, Amatxuri omenaldia eginez zortziko eta melodia herrikoi tradizionalekin.
Hurrengo egunean, abuztuaren 16an, 23:30ean, «Memoria sonora de raíz» izeneko ikuskizunak emango dio hasiera Plaza Berrian ospatuko den kontzertu-zikloari. Jose R. Pascual-Vilaplanak hartuko du batuta eta Abraham Cupeirorekin batera, munduko paisaia soinudunetan barrena bidaia sentsorial eta berezia proposatuko dute, Cupeiroren musika-tresna zahar eta bitxien bidez.
Azkenik, abuztuaren 19an, asteartea, Bandak berriz joko du Abandoibarrako agertokian, 23:30ean, Sorotan Bele taldearekin batera. Folk eta rock doinuekin girotutako kontzertu zirraragarria izango da, emozioz eta euskal izaeraz beteriko doinuekin. Sorotan Bele 90eko hamarkadan folk euskal musikaren berrikuntzan funtsezko taldea izan zen; sustrai tradizionalak soinu garaikideekin eta letra konprometitu eta indartsuekin uztartu zituzten, belaunaldi oso baten eta euskal kulturaren erreferente bihurtuz.
Azkenik, jai egitarauari amaiera emateko, abuztuaren 24an, igandea, Bilboko Udal Txistulari Bandaren ohiko Txistulari Alardean ere parte hartuko du, 13:00etatik aurrera Plaza Barrian eskainiko den emanaldian; Txaber Fernández zuzendari bilbotarraren zuzendaritzapean, Euskal Herriatik eta bereziki Bizkaitik etorritako 80 txistulari inguruk parte hartuko dute, eta haiekin batera, metak boskote bat, San Antón abesbatza, Imanol Iribarren (pianoa), Íñigo Eskubi (guitarra), Amaiur Cajaraville (baxua), Ander Zulaika (bateria) eta Oinkari dantza taldea. Aurten, Julen Alonso eta Uxue Kerejeta izango dira gonbidatu bereziak.
Ikusi Bilboko Udal Musika Bandak Aste Nagusian emango dituen kontzertuen egitarau osoa
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…