Categorías: albisteak-berriak

Olatz Salvador eta Maren, Abandoibarran

  • Horrela, Bilboko Udalak 2025eko Aste Nagusiko kontzertuen kartela osatu du
  • Olatz Salvadorren ñabarduraz beteriko musika estiloak eta Maren artista bilbotar gaztearen musikak lagunduko dute artista gasteiztarra, 23:30etik aurrera

Olatz Salvador eta Maren euskal artistek bat egingo dute Aste Nagusiko kontzertuen kartelarekin, Abandoibarran. Biak Kai Nakai artista gasteiztarrarekin batera igoko dira taula gainera, abuztuaren 16an, larunbatean, 23:30etik aurrera.

Olatz Salvadorrek, ñabarduraz beteriko bere musika estiloagatik ezaguna, 2024an estreinatu zuen bere lanik berriena, Zainak Eman, orain arteko elektronikoena; «Haragi bizitan» eta «Azken eguzki printzak» dira horien abesti batzuk. Maren artista bilbotar gazteak, bere aldetik, bere bigarren LPa estreinatu zuen 2024an, Qué lástima izenarekin, «Amaiera (Lo Que Te Espera)» eta «Corre, que el Rayo no te parta» singleekin.

Biek parte hartuko dute, abuztuaren 16an, larunbatean, Abandoibarrako kartela irekiko duen kontzertuan. Musika-programazioko bi agertokiko handienetako bat da espazioa, eta horren programazioa honako artista hauek osatuo dute: Janus LesterDuplarekin batera; Coque MallaSorotan Bele, Bilboko Udal Musika Bandarekin batera; Mocedades eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS); Alcalá NorteShinova eta Linaje.

Bestalde, Europa Parkeak, abuztuaren 20tik (asteazkena) 23ra (larunbata) bitarteanRozalén eta Gatiburen emanaldiak (Gaztea-ren eskutik) eta Los 40 Sessions Aste Nagusia eta Fiestazo Megastar ikuskizunak hartuko ditu. Azken horretan, DJ eta artista ezagunak izango dira, hala nola, Nils Van Zandt, Chema RivasKuve eta J Kbello.

Abandoibarrako agertokiak eta Europa Parkea, Aste Nagusiko gauetan protagonista, estilo eta gustu guztientzako musika entzungo den 9 guneetako bi dira.

Abandoibarrako eta Europa Parkeko kontzertuen egitarau osoa

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

13 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace