Categorías: albisteak-berriak

Getxok 75 ikuskizun biltzen dituen kultur programazio zabala hartuko du Muxikebarrin

  • Getxo Kulturak tokiko talentua bultzatuko du «Getxo Eszena Irekia» deialdian hautatutako hainbat proiekturen bidez
  • Getxo Folk jaialdiaren emanaldiak dira nagusi musika programazioan

Irailetik aurrera, Getxok 75 ikuskizun biltzen dituen kultur programazio zabala hartuko du Muxikebarrin, hiru euskal hiriburuen atzetik Euskadiko kultur programazio handiena duen laugarren udalerri bilakatuz. Urtarrilaren 4ra arte, antzerkiaz, zirkuaz, musikaz, dantzaz eta zinemaz gozatzeko aukera izango da bertan, familiei zuzendutako haurrentzako eskaintza eta beste ekitaldi batzuk ahaztu gabe, hala nola Ramiro Pinilla literatura sariak edo Aixe Getxo! Kultura sariak. Programazio askotarikoa eta kalitatezkoa, kultura-aniztasunaren aldeko apustua egiten duena, eta ibilbide luzeko konpainia eta artisten proiektuak eta Getxo Eszena Irekia deialdiaren barruan gertueneko sormen-sektoreak garatutako ikuskizunak uztartzen dituena.

Irailean musika izango da protagonista nagusia. 40. Habanera Jaialdiak irailaren 4, 5eta 7an hasiko du programazioa, eta Folk Jaialdiko ordainezko kontzertuek gehituko zaizkio (irailaren 10etik 14ra). Azken horietan, Estrella Morente, Carminho, Capercaillie bezalako lehen mailako artistak bilduko dira, baina baita ikuskizun esklusiboak ere, hala nola «Pause», Xabier Zeberioren eta Andrés Isasi Musika Eskolaren elkarlanaren emaitza, eta Benito Lertxundiri egindako «Hunkidura kuttunak» omenaldia, Arkaitz Hormaetxeren eta Kukairen zuzendaritza artistikoaren eskutik. Bilbao Orkestra Sinfonikoa ere ez da faltako eta irailaren 6an arituko da Getxon eskaintzen duen ohiko emanaldian, oraingo honetan Mikel Fernandezen zuzendaritzapean. Gorka Urbizuren kontzertuak (27an) osatzen du iraileko proposamen musikala. Zirkua ere bertan izango da Zirkuss (17, 18, 19) eta Rojo Telón (21n) konpainien eskutik, eta hilabete honetan zehar Mikel Albisu antzerki amateurraren 4. erakustaldia (26, 27 eta 28an) eta «Malditos tacones» antzezlana egingo dira, Luisa Martín eta Olivia Molina protagonista direla.

Urriaren 2tik 26ra bitartean, Getxo Eszenak arte eszenikoen 15 ikuskizun gerturatuko ditu Muxikebarrira, familientzako zein helduentzako, euskal eta estatuko dantza eta antzerki konpainien eskutik. Eta urriaren 30etik azaroaren 2ra, Aste Korala itzuliko da, oraingoan 44. edizioan, Japonia, Ukraina eta Letoniako hiru talderen eskutik musika polifonikoa publikoari hurbiltzeko, guztiak ere nazioartean sarituak eta Tolosako Koruen Lehiaketa ospetsuan parte hartutakoak. Aurten, Eskuz Esku taldearen tokiko proposamen bat ere izango da, «Con nombre de mujer» musikaz ehundutako omenaldi intimoa.

Azaroan, Eliades Ochoa (8an) eta Kerobia pop-rock talde nafarra (azken hori «Poliorkêtês» lan berriarekin bira barruan, hilaren 15ean) jardungo dira; bestetik, Xabier Solanok eta Jon Garmendia ‘Txuria’-k, «Bidasoatik harago» ikuskizuna aurkeztuko dute, ipuin laburrak eta poemak trikitixaz eta gitarraz lagundutako proiektu berria (7an). Hilabete horretan, etxeko txikienei zuzendutako programazioa egongo da: «La tormenta» (16an), «Olaiaren lorategia» (30ean) eta Cía Orain Biren zirkua «Mute… eta hegan!» ikuskizunaren (hilaren 23an).

Azkenik, abenduan, besteak beste, Getxoko Biotz Alai abesbatzaren Gabonetako Kontzertua izango da (hilaren 20an) eta Cervantesen «El Quijote» ballet ospetsuaren  bertsio ezagunenetariko bat berrinterpretatuko dute Getxoko dantza akademietako ikasleek (hilaren 21ean). Urtarrilean, publikoak Wolfgang Amadeus Mozarten musika eta Emmanuel Schikanederren libretoa duen «La flauta mágica» operaz gozatuko du, errepertorio klasikoaren obra enblematiko eta iradokitzaileenetako bat, hain zuzen ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

15 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace