Categorías: albisteak-berriak

SD Eibar-ek ongizate digitala sustatu du Udako Campusean, Emakunde eta 90 Grados-en laguntzarekin

SD Eibar Fundazioak antolatutako Udako Campusean, parte-hartzaileek hainbat jarduera egin dituzte ongizate digitala lantzeko helburuarekin, pantailen, sare sozialen eta gailu digitalen erabilera orekatu, kontziente eta segurua sustatzeko asmoz.

Ekintza hau klubaren Berdintasun Planaren baitan kokatzen da, eta Emakunde eta espezializatutako 90 Grados enpresaren lankidetzari esker gauzatu ahal izan da. Elkarrekin, adingabeen adinari egokitutako proposamen pedagogiko bat garatu dute.

Escape room hezitzaile baten gisako dinamiken bidez, ikasleek hainbat kontzeptu landu dituzte: mugikorra arduraz erabiltzea, interneteko arriskuak identifikatzea (ziberjazarpena, mendekotasun digitalak, iruzurrak, etab.), pribatutasunaren errespetua eta ingurune digitalean emozioak kudeatzeko gaitasuna.

Ekimenari amaiera emateko, SD Eibarrek Ongizate Digitalerako Dekalogoa helarazi die familiei, Emakunderen babesarekin egindako dokumentua. Gida hori euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri, eta haur eta nerabeen teknologia-erabilera etxetik laguntzeko hamar gomendio erraz eta praktiko eskaintzen ditu.

Ekintza honen bidez, SD Eibarrek gazteen heziketa integralarekin duen konpromisoa berresten du, arlo fisiko eta teknikoaz harago, hezkuntza- eta gizarte-eremuan ere lan eginez, eguneroko erronkak ikuspegi berdinzale eta prebentibo batetik jorratuz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

10 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

1 día hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace