Categorías: albisteak-berriak

Zinemaldiko kartelak gorazarre egingo dio Marisa Paredes aktoreari

Hildako aktorea aurtengo poster ofizialeko protagonista da eta ekoizleak ohorezko saria jasoko du, lau hamarkada bete baitira El Deseo konpainiaren sorreratik

Donostia Zinemaldiak aitortza egingo dio Esther García ekoizlearen ibilbideari Donostia saria emanda; hain zuzen ere, El Deseo konpainiaren sorreratik lau hamarkada bete direnean. Garcíak funtsezko lana egin du Espainiako eta Latinoamerikako zinemagintza nazioartekotzeko. Horrez gain, 73. edizioaren kartelak gorazarre egingo dio Marisa Paredes aktoreari. Paredes Zinemaldiaren izar maitatuenetako bat izan zen 1977an lehen aldiz etorri zenetik iaz hil zen arte.

Gaur, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, kartelen aurkezpen-ekitaldia egin da. Bertan, José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Ruth Pérez de Anucita Komunikazio arduradunak jakinarazi dute Donostia saria emango zaiola Esther García El Deseo-ko ekoizleari, ehun lan baino gehiago egindakoari.

Zortzigarren urtez jarraian, zinemagintza garaikideko artista handi bat da kartelaren protagonista; 2018tik Isabelle Huppert, Penélope Cruz, Willem Dafoe, Sigourney Weaver, Juliette Binoche, Javier Bardem eta Cate Blanchetten erretratuak egon dira kartelean. Aurtengo posterra, Marisa Paredesen irudia duena, Donostiako Wallijai estudioak diseinatu du, Manuel Outumuro  argazkilariak 2000 . urtean Madrilen egindako argazkian oinarrituta.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

16 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace