Categorías: albisteak-berriak

Adinekoak protagonistak izango dira Bilboko Aste Nagusian

Hiriko adinekoek garrantzi berezia izango dute Aste Nagusiaren edizio honetan ere, haiek gozatzeko pentsatutako programazio berezi bati esker. Une nagusia “Adinekoen Eguna” izango da, abuztuaren 21ean, eguenean, baina Aste Nagusi guztian zehar egongo dira beste jarduera asko ere, haien gustu eta interesetara egokituak.

Egun horretan, dagoeneko ohitura denez, ia 300 adinekok hartuko dute parte jai-jardunaldi oso batean. Adineko horiek Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) eta Ostatu eta Eguneko Arreta Zerbitzua udal-zerbitzuen eta Begirada Aktiboa eta Aukeragune programen erabiltzaileak dira. Goiza zirku-saio batekin hasiko da, eta jarraian herri-bazkaria egingo da Bilbao Arenan, eta han bilbainadak, dantzaldiak izango dira eta kultura- eta kirol-ekitaldietarako sarreren zozketa egingo da. Hori guztia Marijaiaren presentzia bereziarekin.

Gainera, adinekoak Aste Nagusiko ekitaldirik maitatuenetako batzuez gozatu ahal izango dira jaietako bederatzi egunetan:

  • Bilbainadak, egunero, eguerdiko 12:00etan, Casilda Iturrizar parkean. Besteak beste, talde hauek etorriko dira: Los 5 Bilbainos, Bilbao Mapamundi, Gau Pasa eta Los Chimberos.
  • Gainera, bilbainadak egun guztietan entzungo dira eguerdietan, Bilbotarrak taldeak tabernarik taberna ibiliko baita.
  • Musika ere izango da egunero, 12:00etatik aurrera, Areatzako Kioskoan, Udal Musika Bandaren eskutik.
  • Abuztuaren 24an, domekan, Txistulari Bandak ohiko txistulari-alardea egingo du Plaza Barrian, eta Euskal Herri guztitik (zazpi euskal lurraldeetatik) eta bereziki Bizkaitik etorritako 80 txistulari inguruk hartuko dute parte.
  • Abuztuaren 21etik 24ra bitartean, hau da, eguenetik domekara, 12:00etatik aurrera, Herri Kirolen erakustaldiak izango dira Arriaga plazan. Haien barruan, Pentatloi Lehiaketa eta Harri-jasotzaileen Bizkaiko Liga jokatuko dira eta hainbat euskal kirol tradizionalen erakustaldiak egingo dira, bereziki emakumeei eta gazteei ikusgarritasuna emanez.
  • Santiago plazan, bestalde, bertsolaritzaren arloko lehen mailako figurak bilduko dira egunero 13:00etan (abuztuaren 20an, eguaztenean, ez da ordu horretan egingo bertso-saioa, 14:00etan baizik, bertso-bazkaria dela eta).
  • Berbenak egunero egingo dira Plaza Biribilean, saio bitan (20:00etan eta 23:00etan), eta erritmoz, nostalgiaz eta gaurkotasunez betetako errepertorioa eskainiko dute, memoria kolektiboaren parte diren abestiekin.
  • Gaueko guatekeak, 23:30etik aurrera, Casilda Iturrizar parkean. Gaueko guatekeek urtero ehunka adineko biltzen diituzte, dantzatzeko eta ondo pasatzeko gogoz egoten direnak. Programazioan, umorea eta musika parodiak, mariatxiak, habanerak, Espainiako pop-rockaren kanta arrakastatsuak eta Italiako musikaren arrakasta handiko kantak izango dira.

Programazio horrekin, Udalak adinekoekin duen konpromisoa berresten du, hiriko bizitzan betetzen duten zeregina aitortuz eta jaietan ere aktiboki parte hartzea sustatuz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

11 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

11 horas hace

26_0312 Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egileetako bat atxilotu dute

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…

11 horas hace

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

17 horas hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

17 horas hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

1 día hace