ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek uko egin diegu sinadurak biltzeko genituen beste hiru hilabeteri Eusko Legebiltzarrak gutxieneko soldataren eskumena ahal bezain pronto eska dezan. Era berean, Nafarroako Parlamentuan ere lege-proposamena izapidetu dezatela eskatu diegu Nafarroako alderdi politikoei.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuok gutxieneko soldata propioaren aldeko dinamika jarri genuen martxan urte hasieran. Helburu berarekin bi bide lantzeko konpromisoa hartu genuen:
Sinadurak biltzeko beste hiru hilabete izan arren, helburuak beteta iritsi gara udara eta horrekin amaitutzat ematen dugu bilketa. Abuztu bukaeran sinadurak Gasteizko Legebiltzarrean erregistratu eta herri ekimen legegilearen ibilbideak aurrera jarraituko du. Bertan, alderdi politikoek hitzetatik ekintzetara pasatzeko aukera izango dute: benetan badute gutxieneko soldata duinago baten aldeko borondatea, babesa eman diezaiotela ekimenari. Legebiltzarrak babesa emanez gero, Kongresura iritsiko da langileen eskubideak zabalduko dituen lege aldaketaren proposamena.
Era berean, Nafarroako Parlamentuak uko egin zion herri-ekimen legegilea izapidetzeari. Nafarroan ere milaka sinadura jaso dira gutxieneko soldataren eskumena autonomia erkidegoek ere izan dezaten eta, ondorioz, Nafarroako alderdi politikoek lege-proposamena erregistratu dezaten eskatu dugu sindikatuok.
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko soldataren inguruko txostena argitaratu du. Gutxieneko soldata propio baten beharra agerian uzten du txostenak, baina ikuspegi murriztaile batetik egina da: bai eragin eremuari dagokionez —hitzarmeneko gutxienekoa proposatzen du—, baita zenbatekoari dagokionez ere.
Confebaskek, era berean, afera elkarrizketa sozialeko mahaira eraman nahi du, absentismoa bezalako gaiekin nahastuz eztabaida. Gaur hemen gauden sindikatuok garbi adierazi nahi dugu: elkarrizketa sozialeko mahaia ez da negoziazio kolektiboko markoa, eta ez da gutxieneko soldata negoziatzeko gunea. Patronalari dei egiten diogu: aitzakiak albo batera utzi eta onar dezala herri honetako errealitate sindikala. Egin dezala urratsa eta eseri dadila benetako negoziazio mahai batean. Eta garbi izan dezala gu ez gaudela prest langileon eskubideak murriztea dakarten proposamenen inguruan eztabaidatzeko.
Amaitzeko, alderdi politikoei ere dei zuzena luzatu nahi diegu: sinadura bilketak agerian utzi du langileriaren borondatea. Orain mugimendua babestu edo ez erabakitzeko unea duzue. Estatuan ezarritakoa baino gutxieneko soldata altuagoa behar dela esaten baduzue, orain da hori frogatzeko unea.
Langileon eskubideen defentsan, urrats sendoa eman dugu. Eta borrokan jarraituko dugu, gutxieneko soldata duin bat ezartzeko eskubidea geure esku egon arte.
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…
Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…