Categorías: albisteak-berriak

Ilarduiako La Leze gaztandegiak irabazi du LII. Ordiziako gazta lehiaketa

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak La Leze zoriondu du, Ordiziako LII. Gazta Lehiaketa irabazlea. Gaur goizean egin da lehiaketa aipatu udalerrian. Ilarduiako (Araba) gaztandegi honek azken hamar urteetan hirutan irabazi du lehiaketa, eta, beraz, Urrezko Kutxa Saria ere irabazi du. Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik zuzentzen dute gaztandegia. Gaztaren erdia Itxaropena jatetxe donostiarrak erosi du, betiko enkantean, 5.200 euroren truke.

Bigarren saria Lekarozko (Nafarroa) Kortaria gaztandegiak irabazi du, eta hirugarrena, berriz, Ipiñaburu gaztandegiak (Bizkaia). Laugarren eta bosgarren sariak Egozkueko Loperena (Nafarroa) eta Segurako Ondarre (Gipuzkoa) gaztandegientzat izan dira, hurrenez hurren. 45 gaztak hartu dute parte, horietatik 18 gipuzkoarrak izan dira, 14 nafarrak, 9 arabarrak eta 4 bizkaitarrak.

Artzainek ardi latxaren esne gordinarekin egindako gazta-lehiaketa hau Euskal Jaien baitan Ordizian egiten den Azoka Bereziaren jardueretako bat da. Azoka horretan gure baserritarren produktuak dira protagonista nagusiak.

“Azoka hau ezinbestekoa da gure baserritarrentzat, aukera ematen baitie beren produktuak kontsumitzaileengandik gertu erakusteko eta saltzeko. Erosleentzat kalitatezko eta zero kilometroko produktuak kontsumitzen jarraitzeko beste aukera bat da. Eusko Jaurlaritzak euskal baserritarrak defendatzen jarraitzen du, eta horregatik herritarrei dei egiten diegu Euskadin ekoiztutako elikagaien aldeko apustua egin dezaten” dio Amaia Barredok.

Euskadiko lehen sektoreko hainbat lagun izan dira bertan, baita Adur Ezenarro Ordiziako alkatea, Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Imanol Pradales Lehendakaria ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

2 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

5 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

11 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

11 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

11 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace