25_0605 Bi lagun atxilotu dituzte Gasteizen optika baten barruan lapurtzeagatik
Servicio de prensa
2025-09-13
Ertzaintzak, Gasteizko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 31 eta 33 urteko bi gizon atxilotu ditu gaur goizaldean optika batean indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita. Bi atxilotuak (horietako batek aurrekariak ditu) lapurtutako betaurrekoak taberna bateko bezeroei saltzen saiatu ziren.
Gertakaria gaur, larunbat, goizaldeko ordu bata baino minutu batzuk lehenago izan da, Gasteizko Zabalgune auzoko optika batean. Establezimenduko alarma-sistema aktibatu zen eta Ertzaintzako zenbait baliabide bertaratu ziren. Bideokameren sistemaren bidez egiaztatu ahal izan zen minutu batzuk lehenago kaputxadun bi gizon dendara sartu zirela eta betaurrekoak eta kutxa erregistratzailetik bildutako diruaren zati bat lapurtu zituztela.
Aldi berean, udaltzainek lapurretaren egileen antzeko ezaugarriak zituzten bi gizon atxiki zituzten, taberna bateko bezeroei etiketatutako betaurrekoak saltzen saiatzen ari zirelako.
Ertzainak, udaltzainak eta susmagarriak zeuden lekura joan ziren, eta ikusi zuten bakoitzak balio handiko bi betaurreko pare zeramatzala, etiketa eta txanpon askorekin. Betaurrekoak lapurretaren optikakoak zirela egiaztatu ondoren, biak atxilotu zituzten, gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita.
Bi atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten epailearen esku utzi arte.
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…