Categorías: albisteak-berriak

JA! jaialdiak «The New Yorker» eta «Saturday Night Live»-en urteurrenak omentzeko New Yorki eskainitako 16. edizioaren egitaraua aurkeztu du

  • Jonathan Lethem, Samanta Schweblin, Christina Rosenvinge, Peter Kuper, Nacho Vigalondo, Ray Loriga, Virginia Feito, Kirmen Uribe, Paula Ortiz, Antonio Castelo eta Juan Soto Ivars dira karteleko protagonistetako batzuk. King Kongekin batera, hogeita hamar idazle, zinemagile, umorista eta ikus-artista ezagunek hartu dute parte bertan.
  • 2025 programaren berritasunen artean, gazteei zuzendutako proposamen gehiago, adin guztietarako tailerrak eta edizioaren ohiko egoitzekin bat egiten duten gune berriak daude.
  • Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko XVI. Jaialdiak urriaren 9tik 20ra egingo du programazioa Bilbon

JA! Jaialdiaren hamaseigarren edizioa New Yorki eskainita dago, 2025ean hiriari lotutako hainbat urteurren ospatu baitziren. Horien artean, umorearekin duen loturagatik bereziki garrantzitsuak diren bi mugarri nabarmentzen dira: «Saturday Night Live» ren 50 urteak eta «The New Yorker» -en mendeurrena. Jaialdiak omenaldia egin nahi die New Yorkeko (eta mundu osoko) kulturaren bi ikur horiei eta horien DNA osatzen duen hiriari.

Aurtengo edizioak New York izango du ardatz, leku fisiko gisa ez ezik, egoera mental gisa ere ulertuta: literaturak, zinemak, komikiak eta bestelako kultur adierazpenek moldatutako paisaia emozionala, ‘New York State of Mind’ deitu geniezaiokeen irudimen unibertsala eta umorea – zentzu guztietan – sortu dituena.

Aurkezpenean parte hartu dute Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak; Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak; Amaia Domingo, Bilboko Udaleko Kultura Programazioko zuzendariordeak; Koldo Bilbao, BBK Aretoko Kultura arduradunak; eta Carolina Ontivero JA! jaialdiko zuzendariak.

*prentsa oharra, osorik, deskargak atalean

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

3 horas hace

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

21 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

24 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

1 día hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

1 día hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

1 día hace