Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak Donostiako La Perlako instalazioen kontzesioa berritzeko proposamena egin du

  • Hala, Donostiako eraikin historiko honen inguruan zegoen ziurgabetasuna desblokeatuko da.
  • Proposamena gaur egungo Kostaldeen Legera egokitzea da, lehen aldiz jasotzen baititu klima-aldaketaren inpaktuari aurre egiteko neurriak.
  • Kontzesioak —urtean 585.433,47 euroko balioa du— 15 ureko iraupena izango du, eta hiru luzapen egin daitezke, bakoitza bost urtekoa.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Gipuzkoako hiriburuko La Perlako instalazioen kontzesioa berritzeko proposamena egin du. Hasierako izapidea estatuko gobernuak hasi zuen, baina azkenean Eusko Jaurlaritzak garatu eta bukatu du, apirilean eskumena euskal exekutiboari transferitu ondoren.

La Perlaren jatorrizko kontzesioa XX. mendearen hasierakoa da, 1908koa, hain zuzen. Garai hartan ez zegoen gaur egungo Kostaldeei buruzko Legerik. Proposamen berri hori egungo araudira egokituko da, eta, orain, Donostiako Sustapenak onartu beharko du proposamena, sailak eman dezan.

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua pozik agertu da izapideen martxa onarekin: “Estatuak transferitu zigunetik, izapideak bizkortzen saiatu gara kontzesioa lehenbailehen emanda egon zedin. Izapidetze hori Euskadiren autogobernuari esker bizkortu egin ahal izan da, gero eta handiagoa baita. Hala, atzean uzten dugu kontzesio zaharkitua, eta gaur egungo errealitatera egokitu dugu. Tramitazioa nahiko erraza izan da, eta ez da trabarik sortu, segur aski La Perlako instalazioek hamarkadak daramatzatelako hirian integratuta eta inplikatutako eragile guztiek horrela ikusten dutelako”.

Bestalde, Eneko Goia Donostiako alkatea ere pozik agertu da espedientearen ebazpen azkarrarekin, “urteak zeramatzan blokeatuta eskumena Espainiako Gobernuaren esku zegoenean”. Hala, adierazi duenez, “horrelako gaietan balioesten dugu euskal autogobernuaren balioa, ahalmena baitu herritarren arazoei erantzun hurbilagoak eta eraginkorragoak emateko”. Eusko Jaurlaritzari irtenbide bat bilatzeko inplikazioa eskertu ondoren, Goiak adierazi du kontzesio berriaren tramitazioak “segurtasun juridikoa eta egonkortasuna emango dizkiela gure hiriko bizitzaren parte diren instalazio hauei, milaka herritarrek egunero asko erabiltzen dituzten zerbitzu eta ekipamenduekin”.

Kontzesio berrian lehen aldiz sartu dira klima-aldaketaren ondorioz identifikatu diren inpaktu nagusiei aurre egiteko neurriak. Horien helburua da instalazioen funtzionaltasunari eta segurtasunari epe ertain eta luzera eustea, eraikinaren esposizioa eta kalteberatasuna murriztuta. Neurriek, besteak beste, kosta- eta euri-uren uholdeek, kostaldeko higadurak edo zeharkako egitura-esposizioak eragindako kalteak murriztea dute helburu.

Donostiako La Perlako instalazioek 4.119 metro karratu hartzen dituzte itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoan, eta 1908ko kontzesio historikoan hainbat erabileratarako erabili ziren: bainuetxea, ariketa fisikoak egitea, errestaurazioa, dantzalekuak eta ekitaldi sozialak.

Gaur egun, jarduera hauek egiten dira La Perlako instalazioetan: La Perla Talasoterapia, Café de la Concha, Bataplan diskoteka, La Perla Kafetegia, Atlético San Sebastián eta Eguzki kluba. Kontzesio-proposamen honek —gehienez ere 30 urteko iraupena izango duela aurreikusten da—, jatorrizko erabilera horiei eusten die.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0299 Gizon bat atxilotu dute Donostian pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute gaur arratsaldean Gipuzkoako hiriburuan, hilketa saiakera egotzita. Antza denez,…

6 horas hace

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

18 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

18 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

18 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

2 días hace