Categorías: albisteak-berriak

56.235 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu da Euskomerrentzat Euskadin elikaduraren sektorea indartzeko

PRUEBA

Gobernu Kontseiluak Euskal Merkataritza Konfederazioari (Euskomer) 56.235 €-ko zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du proiektu estrategiko bat garatzeko, Euskadin elikagaien txikizkako merkataritza indartzera bideratua, bereziki harategien eta okindegien gremioena.

Proiektuaren helburua da lehia-gaitasuna sendotzea, kontsumo-ohitura berrietarako egokitzapena bultzatzea eta jarduera tradizional horien belaunaldi-erreleboa bermatzea.

Merkataritzaren sektorea suspertzeko Merkataritza 2030 estrategiaren barruan kokatzen da ekimena, bereziki eremu kalteberenetan edo ezagutza espezializatua eskatzen duten ezaugarri espezifikoak dituztenetan.

Aurreikusitako jardueren artean daude:

  • Joeren jarraipena: kontsumo-ohiturak, salmenta-kanalak eta produktu- eta zerbitzu-eskaintza berriak aztertzea.
  • Lehiakortasuna hobetzeko plana: sektore osorako eredu izango diren sei establezimendu pilotutan aholkularitza espezializatua ematea.
  • Gizarte- eta enpresa-balioen dekalogoa, hurbiltasuna, kalitatea eta enplegu duina balioetsiko dituena.
  • Agerikotasun eta gizarte-dinamizazioko ekintzak, besteak beste, lehiaketak antolatzea eta ekitaldietan parte hartzea, saltoki horiek herritarrei hurbiltzeko eta haien eginkizun kulturala eta ekonomikoa nabarmentzeko.
  • Belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea, prestakuntza-eskaintza berrikusita eta Lanbide Heziketaren eta gremioen errealitatearen arteko lotura areagotuta, profesionalen belaunaldi berriak erakartzeko.

Dirulaguntza horrekin, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du hurbileko merkataritzaren modernizazioarekin, jasangarritasunarekin eta jarraipenarekin duen konpromisoa, elikaduraren funtsezko sektoreak babestuta, kontuan izanik Euskadiko auzo eta udalerrien kohesio sozial eta ekonomikoan laguntzen dutela.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

7 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

10 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

16 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

16 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

16 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace