Categorías: albisteak-berriak

Barakaldok, Durangaldeak, Arabako Mendialdeak, Oarsoaldeak eta Urola Kostak helmuga turistiko adimendunak izateko bideari ekin diote

PRUEBA

Euskadiko bost helmuga turistikok Barakaldo eta Durangaldea (Bizkaian), Oarsoaldea eta Urola Kosta (Gipuzkoan), eta Arabako Mendialdea (Araban)- hasi dituzte dagoeneko Turismo Helmuga Adimendunaren (THA) metodologia ezartzeko lanak.

Aurretiazko banakako bileren ondoren, Basquetourreko Berrikuntza Taldeak, Daniel Solana zuzendaria buru zela, lehen bilera bateratua egin du gaur, urriak 3, bost helmuga berri horietako kudeatzaileekin. Helburua izan da munduan aitzindaria den metodologia honen lan-oinarriak eta mugarri bateratuak ezartzea.

Turismo Helmuga Adimenduna

Turismoko Estatu Idazkaritzak estatu mailan bultzatzen du metodologia hori, eta Euskadin berriz, Basquetour da, 2018tik, euskal helmugen eraldaketa gidatzen duen erakunde publikoa. Euskal Turismoaren 2030eko Estrategiarekin lerrokatuta dago, eta  helburu nagusia sektorearen hazkunde jasangarria bermatzea da, baita Euskadi Basque Country marka bikaintasuneko eta espezializatutako helmuga gisa finkatzea ere.

Programaren helburua da helmugei eskaintzea etengabeko hobekuntzarako prozesu bat, eta baita ere, epe luzera, eredu turistiko jasangarria garatzeko tresna bat euren esku jartzea.

SEGITTUR kudeaketa administratibo hutsetik harago doa; turismoa eraldatzea eta proiektu handien bidez balio erantsia sortzea du helburu. Horietako nagusia Helmuga Turistiko Adimendunen Sarea da (DTI Sarea).

Euskadin, guztira 15 euskal helmuga dira Sare honetako kide: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Goierri, Arabako Errioxa, Uribe, Bidasoa, Debagoiena, Getxo, Arabako Haranak, Busturialdea-Urdaibai, Portugalete, Arabako Lautada, Debabarrena eta Enkarterri-Meatzaldea. Eta beste 5 helmugak —Aiaraldea, Gorbeialdea Araba, Gorbeialdea Bizkaia, Urola Erdia eta Urola Garaia— dagoeneko egin dute eskaera Basquetourren bidez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

4 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

7 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

13 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

13 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

13 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace