Zarauzko Udalak datozen Inauterietako konpartsan izena emateko epea zabaldu du. Aurten, gainera, berritasun garrantzitsu bat egongo da aurreko edizioekin alderatuta.
Jai eta Ekitaldietako departamentuko ardura politikoa duen Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak azaldu duenez, “aurten, lehen aldiz, ez dugu izen-ematean kopuru mugarik jarri nahi, beste urte batzuetan jendea parte hartzeko gogoz geratu da mugak gaindituta eta aurten ez dugu nahi halakorik gertatzerik. Horregatik, epea zabalduko da online galdetegiaren bitartez izena emateko eta behin parte hartzaile kopurua finkatuta, erabakiko da nola antolatu aurtengo inauterietako konpartsaren gaia eta entsegu orduak”.
Azken urteetan Zarauzko Inauterietako konpartsak izan duen bilakaera arrakastatsuaren ondorioz, Udalak eta Marisa Merino Dantza Eskolak, parte hartzaileen gehienezko kopurua ez jartzeko erabakia hartu dute, gogoa duen orok Inauteriez, dantzaz eta musikaz gozatzeko aukera izan dezan.
Izen-ematea konpartsaren karteleko QR-aren edota esteka honetan (https://labur.eus/vuepwd5i) aurki daitekeen galdetegia osatuz gauzatu daiteke. Inskripzioa gauzatzeko azken eguna azaroaren 7a izango da. Izen-ematearekin erlazionaturiko informazio gehiagorako, Jaiak eta Ekitaldietako departamentuarekin kontaktuan jarri daiteke, 943 005 119 zenbakian eta jaiak@zarautz.eus helbidean. Izena eman ahal izateko gutxieneko adina 8 urte izango da eta 8-10 urte bitarteko haurrek heldu batekin eman beharko dute izena.
Esan bezala, izena eman duten pertsona kopurua ezagutzean, finkatuko dira konpartsaren gaia eta entseguen egutegia.
Ertzainek, Gasteizko Udaltzaingoarekin lankidetzan, 19, 21 eta 27 urteko hiru gazte atxilotu dituzte gaur, ostirala,…
Urte hasieratik, Foru Aldundiak hainbat ekintza antolatu ditu Foru Jauregia eta haren historia herritarrei ezagutarazteko.…
Bizkaiko Foru Aldundiak, Gobernu Kontseiluan, 2025eko Enplegu-Eskaintza Publikoaren bigarren fasea onartu du, guztira 41 plazarekin.…
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesias-ek EHUko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako 2024-2025 ikasturteko…
Topaketan Amurrio, Arakaldo, Arrankudiaga, Artziniega, Aiara, Laudio, Orozko, Urduña eta Okondoko 40 toki-eragile inguruk parte…
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak gaitzetsi egin ditu joan den asteartean EHUko Zuzenbide Fakultatean, Donostian,…