Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak izotz-fabrika berriak bultzatu ditu Bermeo eta Ondarroako lonjetan

  • Jarduera horiei esker, arrain-lonjak instalazioetan bertan egindako izotzez hornitu ahal izango dira, eta ontziei izotza eman ahal izango zaie
  • Ondarroako izotz-fabrikarako 3.854.443,67 euroko inbertsioa aurreikusi da, eta Bermeokorako 2.729.014,55 eurokoa
  • Izotz-fabrika berriak maiatzaren hasieran martxan jartzea aurreikusten da Ondarroaren kasuan, eta uztailaren erdialdean Bermeokoaren kasuan

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak izotz-fabrika berriak bultzatuko ditu Bizkaiko Bermeo eta Ondarroa herrietako lonjetan. Instalazio berri horien helburua izango da arrain-lonjak izotzez hornitzea, arrain-handizkariak aritzen diren instalazioetan fabrikatutakoa, eta ontziei izotza ematea, arraina portura iritsi arte kontserbatu ahal izateko.

«Instalazio berri hauekin, une honetan zaharkituta dagoen zerbitzu bat modernizatzen dugu. Gaur egungo fabrikak zaharkituta daude – 1978koa da Bermeokoa eta 1971koa Ondarroakoa -. Izotz-fabrika berri horiek gure arrantzale eta operadoreei zerbitzuaren kalitatea eta lana erraztu eta hobetuko diete, eta kontrol, segurtasun eta eraginkortasun energetikoaren automatizazio hobea ahalbidetuko dute», azpimarratu du Amaia Barredo sailburuak.

Bi inbertsioen batura 6.583.458,22 eurokoa izango da, eta agerian uzten du Eusko Jaurlaritza ahalegin handia egiten ari dela arrantza-sektorearen eta haren operadoreen balioa nabarmentzeko, bai eta haien errentagarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko ere, horrelako inbertsioen bitartez.

Bermeoko fabrika

Gaur egun kaiko zabalgunean dauden instalazioak Erroxapeko portu-eremuan dagoen arrantzaleen kofradiaren eraikinera igaroko dira. Fabrika horrek bi irteera izango ditu hornidurarako, bata iparraldean itsasontzientzat eta bestea hegoaldean kamioientzat.

Zehaztapen teknikoei dagokienez, beheko solairuan izotz-siloa, amoniako-zirkuituko konpresoreak eta mantentze-lanetarako tailer bat jarriko dira. Bulegoen solairuartearen azpian makina-gela egongo da, kontrol-bulegoa lehenengo solairuan, eta lurrungailuak edo sorgailuak goiko solairuan.

Bermeoko izotz-fabrikan 2.729.014,55 euroko inbertsioa egingo da, eta obrak egiteko epea hamar hilabetekoa izango da gutxi gorabehera, datorren urteko uztailaren erdialdean martxan jartzeko asmoz.

Ondarroako fabrika

Lantegi berria lonjan kokatuko da, eta eskatutako edozein izotz-eskariri erantzuteko teknologiarik aurreratuenaz hornituta egongo da, hornidurarik ez izateko arriskurik gabe. Itsasontzien zerbitzuari dagokionez, bi irteera izango ditu hornikuntzarako, bata iparraldean eta bestea ekialdean.

Zehaztapen teknikoei dagokienez, beheko solairuan izotz-siloak kokatuko dira. Horien artean, makina-gela, konpresoreak, hotz-koadroak eta abar egongo dira. Beheko aldean kontrol-bulegoa ere egongo da.

Ondarroako izotz-fabrikan 3.854.443,67 euroko inbertsioa egingo da, eta obrak egiteko epea zortzi hilabete ingurukoa izango da, eta datorren urteko maiatzaren hasieran jarriko da martxan.

Beste jarduera batzuk

Bermeoren kasuan, izotz-fabrika berriaren proiektu honek herriko dartsena eraldatzen hasiko da, Portua Antolatzeko Plan Orokorraren barruan.

Bestalde, Ondarroan beste jarduera batzuk ere aurreikusi dira, hala nola zerkausia konpontzea (454.000 euro), portua dragatzea (2.500.000 euro) eta Egidazu kaia berrurbanizatzea eta konpontzea, azken honen proiektua idazketa prozesuan dagoena.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

13 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

1 día hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

1 día hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

1 día hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

1 día hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

1 día hace