Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzako Mahai Sektorialak 2025eko birjarpen tasa onartu du hurrengo ohiko Lan Eskaintza Publikoari bide emateko

  • Hautaketa-prozesua datorren urtean egingo da, Estaldura Zaileko EPE berri batekin batera, behin-behinekotasuna murrizten aurrera egiten jarraitzeko
  • Osakidetzak iragarri du urtarrilean irekiko duela langile finkoen mugikortasuna errazteko Lekualdatze Lehiaketan izena emateko epea

Osakidetzako Mahai Sektorialak gaurko bileran urrats berriak eman ditu datorren urtean EPE arrunt berri bat egiteko, behin-behinekotasuna % 8tik behera murriztea helburu duena. Gaur onartu da 2025eko birjarpen-tasa, 1.247 plazakoa eta, beraz, baieztatzen da EPE berri honetan deituko den lanpostu-kopurua, 2023., 2024. eta 2025. urteei dagokiena, 4.500 plaza ingurukoa izango dela, eta kopuru hori oraindik handitu egin liteke Osakidetzak datorren urterako onartzea aurreikusita duen plantilla handitzeko espedientearekin.

EPE berri honetan Mahai Sektorialean jada onartutako eredu berria aplikatuko da, batez ere hautaketa prozesuak arintzea eta parte hartzea erraztea helburu duena. Hala, eredu horrek berrikuntza nagusi gisa jasotzen du gai-zerrendarekin lotutako galdera-multzo bat ematea, batez ere aurreko azterketetatik ateratakoak, betiere baliogabetu ez badira, bai eta nota hiru urtez mantentzeko aukera ere.

EPE honekin batera, beste hautaketa-prozesu baterako deialdia ere egingo da, kasu honetan Lehen Mailako Arretan betetzeko zailak diren plazak betetzea helburu. Ezaugarri horiek dituen bigarren ekitaldia da, eta, gaur Mahai Sektorialean jakinarazi den bezala, berritasun nagusi gisa izango du plaza lortzen duten pertsonei gutxienez bi urtez bertan egotea eskatuko zaiela, lanpostu hori berriro hutsik geratuko ez dela bermatzeko eta, horrela, osasun-zentro horietako erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko, batez ere landa-eremuetako kontsultategiak eta EAGak baitira, baina baita hiriguneetan kokatutako osasun-zentroetako arratsaldeko txandak ere.

Gaurko Mahai Sektorialean ere jakinarazi da 2026ko urtarrilean Lekualdatze Lehiaketan izena emateko epea irekitzeko asmoa dagoela, Osakidetzako langile finkoen barne-mugikortasuna errazteko, Euskal Osasun Zerbitzuak enplegu publikoarekin eta kalitatekoarekin hartutako konpromisoari erantzunez.

Bestalde, eta gai-zerrendatik kanpo, sindikatuek interesa agertu dute Osakidetzaren osasun mentaleko sarearen egungo eta etorkizuneko egoeraren inguruan. Zentzu horretan, Osakidetzak adierazi du sare hori ez dela “desegin”, zenbait agentek esan duten moduan, eta gaur egun, Euskadiko Osasun Itunaren 11. ildo estrategikoari erantzunez, bi lantalde daudela asistentzia-ibilbideari buruzko hausnarketa egiten, “pazientearentzat eta beren familientzat soluziorik onena bilatzeko, hori da gure helburu nagusia”. Talde horiek osasun mentaleko sareko profesionalek, eremu sozioanitarioko pertsonek, pazienteen elkarteek, Hezkuntza arloko pertsonek eta Estatu-mailan erreferente diren adituek osatzen dituzte. Hausnarketa amaitu ondoren aurkeztuko dira ondorioak.

Nolanahi ere, Osakidetzak gogorarazi die sindikatuei lan-baldintzak aldatzea dakarren edozein erabaki Osasun arloko Mahai Sektorialetik pasatu behar dela beti, eta, beraz, “faltsutzat” jo ditu baldintza horietan aldaketak egon daitezkeela dioten informazioak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

15 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

1 día hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

1 día hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

1 día hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

1 día hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

1 día hace