Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioaren zaintza indartuko du

Azaroaren 10etik 14ra bitartean, adingabeen ikastetxeetarako garraioaren kontrola areagotuko da. Besteak beste, segurtasun-uhalen erabilpena, ibilgailuetako seinaleztapena eta laguntzailearen presentzia egiaztatuko dituzte

Ertzaintzak, udaltzaingoekin koordinatuta, Euskadiko eskola-garraioaren zaintza eta kontrola indartuko ditu azaroaren 10etik 14ra bitartean, adingabeen bide-segurtasuna zaintzeko. Errefortzu-kanpaina hau, trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatutako 32 kanpainen egutegiaren barruan kokatzen da.

Alde batetik, garraio horrek administrazio-baimenei, ibilgailuen baldintza teknikoei eta abarri buruzko legeria betetzen duela egiaztatuko da. Bestetik, adingabeek, gidariak eta laguntzaileak uhala erabiltzen dutela ere egiaztatuko da. Eta horrez gainera, ikasleen segurtasunarekin lotutako neurriak ere egiaztatuko dituzte, besteak beste, ibilgailuen seinaleztapena eta joan-etorrietan zaindu beharko dituen pertsona helduaren presentzia.

Adingabeak bide-segurtasunaren arloko kolektibo kalteberenetako bat dira, eta, beraz, babes berezia behar dute. Eskola-garraioaren kontrolak indartzeak kolektibo horri eragin diezaioketen istripuak prebenitzen laguntzen du.

Kontuan izan behar da eskola-garraioan aritzen diren ibilgailuen kasuan 10 km/h murrizten dela herritik kanpo ibilgailu-motaren arabera ezartzen den gehieneko abiadura.

Ahal izanez gero, kontrolak ikastetxeko instalazioetan egingo dira, ibilgailua helmugara iritsi eta ikasleak jaitsi ondoren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

4 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

7 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

13 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

13 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

13 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace