Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udalak plaka bat jarri du Rosa Zarraren omenez

Amara Berri auzoko bizilaguna poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen duela 30 urte, eta Olaeta plazan omenaldia egin zaio

Donostiako Udalak plaka bat jarri du 1995ean poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen Rosa Zarra Marinen omenez. Ekitaldi horrekin, Udalak duela bi legealdi terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko bultzatutako ekimenaren barruan hirian jarri dituen 37 plaka batu dira.

Ekitaldia gaur eguerdiko 12:00etan izan da, Olaeta plazan. Beste batzuetan bezala, omenaldi xume bat izan da, eta bertan parte hartu dute Jon Insausti Donostiako alkateak, udaleko taldeetako ordezkariek eta biktimaren senideek.

Rosa Zarra Marin, 58 urtekoa, Donostiako Alde Zaharrekoa eta 6 seme-alabaren ama, etxekoandrea zen eta Amara Berri auzoan bizi zen. 1995eko ekainaren 22an, Zarra Anoetako estadiotik gertu zegoen mobilizazio batean zegoela, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek sabelean jo zion. Zortzi egun geroago, ekainaren 30ean, ospitalean hil zen.

Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenezko plakak

Horrela, Udalak ekimen hau garatzen jarraitzen du gure hirian hil ziren terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimen memoria eta ikusgarritasuna espazio publikoan berreskuratzeko.

Orain arte, 36 plaka jarri dira biktima hauen omenez:

ETA-REN BIKTIMAK (29)
• Juan Maria Araluce
• José María Elícegui
• Antonio Palomo
• Luis Francisco Sánz
• Alfredo García
• Gregorio Ordóñez
• Francisco Martín
• Fernando Múgica
• Rafael Garrido
• Daniela Velasco
• Daniel Garrido
• Miguel Paredes
• Elena Moreno
• Eugenio Olaciregui
• Francisco Javier Gómez
• José Ángel Santos
• Josu Leonet,
• Juan de Dios Doval
• Miguel Ángel Iñigo
• Juan Antonio Marcos
• Manuel Orcera
• Antonio Pastor
• Moisés Cordero
• Lorenzo Motos
• Santiago Oleaga
• Ginés Pujante
• Juan Bautista Peralta
• Miguel Orenes
• Diego Fernández-Montes

KOMANDO AUTONOMO ANTIKAPITALISTAK TALDEAREN BIKTIMAK (3)
• Enrique Cuesta
• Antonio Gómez
• Juan Manuel García

DRIL TALDEAREN BIKTIKAK (1)
• Begoña Urroz

BATALLÓN VASCO ESPAÑOL TALDEAREN BIKTIMAK (1)
• María José Bravo

POLIZIAREN EKINTZAK ERAGINDAKO BIKTIMAK (2)
• Joseba Barandiaran
• Mikel Zabalza

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

2 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

5 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

11 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

11 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

11 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace