Categorías: albisteak-berriak

Te falta calle / Kalea falta zaizu: kaleetako bizitza eta tokiko merkataritzaren balioa aldarrikatzeko Eusko Jaurlaritzaren kanpaina berria

  • Hiriko bizitzarekin berriro konektatzeko, benetako harremanak berreskuratzeko eta tokiko merkataritzari laguntzeko deia, Euskadiko nortasunaren eta komunitatearen eragile gisa

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo SailakTe falta calle / Kalea falta zaizu” merkataritza-kanpaina berria abiarazi du gaur. Ekimen horrek hiriko bizitzarekin berriro konektatzera eta tokiko merkataritzak hurbiltasunaren, nortasunaren eta komunitatearen eragile gisa duen gizarte-kohesioaren balioa berraurkitzera gonbidatzen gaitu.

“Kalea falta zaizu” esamolde ezaguna du abiapuntu kanpainak, baina esanahi berria hartzen du orain: kaleetara itzultzeko deia, benetako harremanak berreskuratzekoa eta tokiko merkataritzak Euskadiko eguneroko bizitzan duen funtzioa baloratzekoa. Kanpaina honek egoteaz hitz egiten du, ez kontsumoaz. Tonu probokatzaile, fresko eta urbanoa du, eta ez da soilik erosketa sustatzean oinarritzen; pantailatik kanpo gertatzen den bizitzan parte hartzera gonbidatzen gaitu, auzoetan, konfiantzazko dendetan eta Euskadiren esentziari eusten dioten keinu txikietan.

Hala, tokiko merkataritza bizi eta erlazionatzen garen moduaren topagune eta isla da. Horrek mantentzen du inongo teknologiak ordezkatu ezin duen giza tratua, konfiantza eta benetakotasuna. Tokiko merkataritza babestea gaur egungo jarrera da, hil ala bizikoa, eta beharrezkoa.

Lurraldeari lotutako nortasun bisuala

Kanpainaren nortasun bisualak mezu nagusia indartzen du: dena hemen gertatzen da, gure kaleetan, gure auzoetan. Elementu grafiko bakoitza Euskadiren bereizgarri den lurraldearekiko eta aniztasunarekiko lotura adierazteko pentsatuta dago.

Lokalizatzailearen sinboloa konposizioaren ardatz eta presentzia adierazpen bilakatzen da: ez du mapa digitala apuntatzen, egunero zapaltzen dugun lurralde erreala baizik, gure hiriei bizia ematen dieten pertsona, istorio eta dendak gurutzatzen diren espazioa. Kanpainan agertzen diren giza irudiek, ikuspegi zenital batetik irudikatuta, testuingurua, dinamismoa eta gertutasuna ematen dute. Pertsona bakoitzak tokiko merkataritza posible egiten dutenen aniztasuna gorpuzten du, kalea espazio bizia, partekatua eta etengabe mugitzen ari denaren ideia indartuta.

Piezen atzealderako erabiltzen diren lurzoruek (euskal hiriburuetako berezko zoladuretan inspiratuta) errealismo- eta pertenentzia-elementua gehitzen diote. Abiapuntua hiru hiriburuak diren arren, esanahia geografikotik haratago doa: lurzoru horiek Euskadi osoa sinbolizatzen dute, eguneroko bizitzari forma ematen dioten auzoak, herriak eta kaleak. Oro har, kanpainaren irudia lurraldearen estrapolazio bisual bihurtzen da, hurbilekoaren, benetakoaren eta kalean gertatzen denaren irudi.

“Te falta calle / Kalea falta zaizu” kanpainak dioenez, bizitza kalean dago. Tokiko merkataritza babestea hautu bat baino gehiago da: gertukoa den horren alde egitea da, konfiantzazko tratuaren alde eta gure hiriei nortasuna ematen dieten negozioak bizirik mantentzearen alde egitea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

3 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

3 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

3 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

21 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

21 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

21 horas hace