Ertzaintzak, 16 urteko gazte bat atxilotu zuen asteartean Gipuzkoako hiriburuan, portu inguruan segurtasun-jagole bati labana batekin eraso egin ondoren.
Atzo, asteartea, 23:30 aldera, Donostiako Aquariumeko terrazan, segurtasun-jagole batek gazte batzuei eskatu zien handik joateko, baina gazteek ez zioten jaramonik egin. Gazteetako batek ukabilkada bat eman zion jagoleari eta, ondoren, arma zuri batekin besoan zauritu zuen.
Sei gazteek Urgull mendirantz ihes egin zuten, eta Ertzaintzak handik minutu batzuetara aurkitu zituen lau San Telmo inguruan eta beste biak portutik gertueneko irteeran. Guztira 16, 20 eta 21 urteko hiru mutil eta 17 urteko neska bat eta 19 urteko beste bi identifikatu zituzten, guztiak espainiar nazionalitatekoak.
Bertaratu ziren ertzainek jakin ahal izan zuten segurtasun-jagoleari lesioak eragin zizkiona 16 urteko mutila izan zela, eta arma zuriarekin lesioak eragitea leporatuta atxilotu zuten. Inplikatu guztiak polizia-egoitzara eraman zituzten deklarazioa hartzeko, eta neska adingabea gurasoen eskuetan utzi zuten.
Atxilotua polizia-egoitzan egon zen eginbideak amaitu arte, eta, ondoren, aske utzi zuten eta Adingabeen Fiskaltzak noiz deituko zain dago.
Segurtasun-jagolea Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten lesioak sendatzera.
26_0339 Mendaron gazte bat atxilotu dute baseliza bateko hustubide-hodiak lapurtzeagatik Mendaron gazte bat atxilotu dute…
Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…
Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…
Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari…
Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…
Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…