Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”.
Imanol Pradales Lehendakariak, gaur, Vicrilaren Leioako lantegia bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan. Instalazioetara egindako ibilbidean, Lehendakariak nabarmendu duenez, Vicrilak ondo baino hobeto irudikatzen ditu “gure industria tradizionala eta industria tradizioa. Betiko industria, aldaketa eta zailtasunen aurrean egokitzen jakin duena”.
Testuinguru horretan, Pradalesek nabarmendu duenez, Europak aukerak eskaintzen ditu euskal industria sendotzeko eta Euskadin errotutako sektore aurreratu eta jasangarria eraikitzen jarraitzeko, betiere nazioarteko merkatuan kalitatezko enplegua eta lehiakortasuna bermatuz. “Europarekin lerratuta, aukera eta indarguneak ditugu, bidegurutze horretan bide egokia hartzeko, Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”, adierazi du.
“Gaur egungo testuinguruan, herriaren apustua sendotu behar dugu, industria-politika berrituz eta aberastasuna eta ongizatea sortzen jarraitzeko elkarlanean, «Euskadi Eraldatuz 2030 «Inbertsio Plana” eta «Berrikuntzaren Itsasargiak» bezalako ekimenek egiten duten bezala», gaineratu du.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Mikel Jauregi sailburuak lagunduta, bisita honetan Bizkaiko diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe, Leioako alkatea, Iban Rodríguez Etxebarria, eta Ekonomia Sustatzeko foru diputatua, Ainara Basurko, ere izan dira. Enpresari dagokionez, aipatutako agintariekin batera, bertan izan dira José Miguel Lanzagorta, Administrazio Kontseiluko kidea eta Pablo Alonso Vicrilako zuzendari nagusia.
Lehendakariak azpimarratu duenez, enpresa horrek deskarbonizazioaren, ekonomia zirkularraren, energia berriztagarriak gehitzearen eta hondar-beroa baliatzearen aldeko apustua egin du; horri esker, Vicrila nazioarteko euskal enpresak gaur egun 50 milioi eurotik gorako fakturazioa du, 230 enplegu baino gehiago ditu eta ekoizpenaren % 40 inguru esportatzen du. “Teknologikoki aurreratuta dagoen enpresa da, I+Gn inbertitzen du, eta Eusko Jaurlaritzako hainbat programatan aktiboki parte hartzen du, adibidez, Hazitek laguntzetan”, gaineratu du Imanol Pradalesek.
Vicrila beirazko kopa eta edalontzi epelak ekoizten espezializatuta dagoen estatuko fabrikatzaile bakarra da, egoitza Leioan du, eta 1890ean sortu zen familia-enpresa gisara. 135 urteko ibilbidearen ondoren, enpresa honek sektorean liderra izaten jarraitzen du, eta Europako, Amerikako eta Asiakoa merkatuetara esportatzen du.
Bisita honi esker, Lehendakariak bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu ekoizpen prozesua eta lantegian egin berri dituzten inbertsioak, hain justu ere, kalitatea kontrolatzeko sistema berria ezarri dute, beiretarako bisio-kamera berezietan oinarrituta, eta kopak ekoizteko bigarren lerro bat ere instalatu dute, horrela, ekoizpena handitu ahal izateko eta merkatuko eskakizunei erantzun ahal izateko, batik bat, teknikoki eta estetikoki zailtasun gehiago dituzten produktuen kasuan.
Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…
Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…
Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari…
Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…
Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…
Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak Multiverse Computing enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Enpresa…