Categorías: albisteak-berriak

Hezkuntza Sailak “Avanza Orienta” bultzatu du, ikasleak Lanbide Heziketara orientatzeko topagunea

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Arabako Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearekin batera (Ikaslan eta Hetel), Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko tutore eta orientatzaileei zuzendutako AVANZA ORIENTAren VII. edizioa garatu du Europa Biltzar Jauregian. Jardunaldiak hezkuntza-berrikuntza, inklusioa eta ongizate emozionala izan ditu ardatz, Lanbide Heziketarako orientazioa hobetzeko.

Jardunaldia Ikaskuntza Berezien zuzendari Isabel Mendigurenek inauguratu du. Mendigurenek nabarmendu duenez, Lanbide Heziketak une garrantzitsua bizi du orain, eta etorkizuna duen ikaskuntza- eta enplegagarritasun-bide bihurtu da: 65.700 plaza eskaini dira 2025-2026rako, eta matrikula % 36 hazi da azken hamarkadan. Prestakuntza duala, Erasmus mugikortasuna, ekintzailetza, irakasleen gaikuntza digitala eta ikasleen ongizatea nabarmendu ditu etorkizuneko Lanbide Heziketaren 2030 Estrategiaren ardatz gisa.

Programak ondokoak hartu ditu barnean: Enrique Barrak adimen artifizialari eta ikaskuntzari buruz emandako hitzaldia; motibazioan eta inklusioan oinarritutako Oinarrizko Lanbide Heziketako mahaia, eta Diana Jiménezek nerabeen eta gazteen oreka emozionalari eta trebetasun sozioemozionalei buruz egindako esku-hartzea.

Sailarentzat, Lanbide Heziketa euskal hezkuntza-sistemaren funtsezko pieza da. Benetako aukerak eskaintzen ditu eta enplegagarritasuna hobetzen du, % 90 inguruko laneratze-tasarekin, 184 ikastetxek osatutako sarearekin, eta Tkgune bezalako programekin, betiere ekitatea eta ikasleak erdigunean jarrita.

AVANZA ORIENTAk indartu egin du helburu hori, esperientzia interesgarriak partekatuta eta orientazioa Lanbide Heziketaren errealitatera hurbilduta, tutoreen eta orientatzaileen eguneroko lanerako baliabide erabilgarriak eskainiz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Lau pertsona zauritu dira Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean

46 eta 60 urte bitarteko lau gizon zauritu dira gaur goizeko lehen orduan Barakaldoko etxebizitza…

13 minutos hace

Donostiako Alkateak hiriko proiektu nagusien gai-zerrenda partekatu du lehendakariarekin

Jon Insaustik Jaurlaritzari eskerrak eman dizkio berriki egindako bi inbertsio garrantzitsuengatik; ordenagailu kuantikoa, batetik, eta…

13 minutos hace

‘Ez Ikasi’, azaroaren 25eko kanpainaren leloa, indarkeria matxistaren aurkako eguna

Aurtengo ekimenak hezkuntzan jarriko du arreta, ikasgeletako jarrera matxistak ikusgai jartzeko eta aldatzeko Donostiako Udaleko…

13 minutos hace

Simulazio klinikoa izan dute aztergai Izpiak zikloko saio berrian

Naiara Apodakak eman du saioa; Anestesiologiako, Bizkorketako eta Minaren Unitateko ondokoa da, bai eta egoiliarren tutore…

13 minutos hace

Donostiako Udaletxeko Udalinforen bulego nagusi berriak ireki dira

Azaroaren 12tik aurrera, Ijenteako bulegoak izango dira Donostiako herritarrei arreta emateko erreferentzia-puntua Udalinfo Herritarrentzako Arretarako…

13 minutos hace

Ibone Bengoetxea Lehen Lehendakariordeak Euskararen erabilera sustatzeko Gobernuaren ibilbide-orria aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikako sailburuordearekin…

13 minutos hace