Categorías: albisteak-berriak

«Hustubidetik, zero hondakin» kanpaina Martuteneko eta Igarako industrialdeetan

Donostiako Udalak industrialdeetan isuri kutsatzaileak prebenitzeko ekimen bat jarri du abian

Donostiako Udalak ingurumen-sentsibilizazioko kanpaina bat jarri du martxan gaur goizean Martuteneko eta Igarako industrialdeetako enpresentzat, hustubide edo estoldetatik hondakinak botatzeak duen inpaktu negatiboaz kontzientziatzeko.

«Hustubidetik, zero hondakin» leloa duen kanpainari buruzko informazio-kartelak jarri dira bi industrialdeetako sarreretan. Gainera, aste honetan zehar, azalpen-liburuxka bat banatuko da inguruko enpresetan, eta dibulgazio-bideo bat ere jarriko da Dbusen pantailetan, bi astez.

Carlos García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, azken hilabeteetan isuriak antzeman dira bi industrialdeetan, eta horregatik egin dute kanpaina hau: «Ohituta gaude etxeko hondakinen kudeaketa egokiari buruz hitz egitera, baina garrantzitsua da lan-eremuan ere ohitura onak izatea, dela bulegoetan, dela industrian.»

García Hernándezek gogorarazi du pinturak, olioak, gasolioa eta halako hondakinak horretarako dauden bideak baliatuz kudeatu behar direla: «Kontuan izan behar dugu hustubidetik botatzen diren hondakinak ibaira edo itsasora joan daitezkeela, eta horrek ura kutsatu eta ingurumenari kalte egiten diola».

Bestalde, Udalak ohartarazi du araudia betetzen ez duten enpresei zehapen ekonomiko bat jarriko zaiela, legez kanpoko isuririk hautemanez gero.

Azkenik, Udalak dei egin die Martuteneko eta Igarako enpresa guztiei, denen artean industrialdeak espazio garbiak eta jasangarriak izan daitezen eta ingurunearekin errespetuz joka dezaten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldok ia 151 milioi euroko aurrekontuen zirriborro berria aurkeztu du

Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…

2 horas hace

Euskadik berdelaren kostera txarraren eragina arindu du kudeaketa malguari eta lonjetako jarduera handiagoari esker

Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…

2 horas hace

‘Sucia’ filmak Giza Eskubideen 23. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari…

2 horas hace

Susana García Chueca, Topo berria martxan jartzeari buruz: «Hau urte handia da Gipuzkoarentzat»

Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…

2 horas hace

Leon XIV. Aita Santuak Lehendakaria hartuko du Vatikanoko Egoitza Santuan

Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…

2 horas hace

Maria Ubarretxena sailburuak Multiverse Computing euskal enpresa bisitatu du, adimen artifizialean nazioarteko erreferentea

Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak Multiverse Computing enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Enpresa…

2 horas hace